David Ben-Gurion
David Ben-Gurion (hebreeraz: דָּוִד בֶּן-גּוּרִיּוֹן; daˈvɪd ben gurˈjo:n ahoskatua, David Grün jaioa; 1886ko urriaren 16 – 1973ko abenduaren 1) Israelgo aurreneko Lehen Ministroa izan zen.
Britainiarren agintea bukatutakoan, rol erabakigarria jokatu zuen Israel estatua sortzeko. Herrialdea lehenengo urte zailetan gidatu zuen, 1948ko Israel-Arabiar Gerran barne. Mapai alderdi sozialdemokrata laboristako buru izan zen hainbat urtetan, eta alderdi horren eskutik 1948-53 eta 1955-63 bitartean lehen ministro izan zen.
1961an Alderdi Laboristatik banatu eta Rafi izeneko alderdi berri bat sortu zuen. Alderdi honek arrakasta erlatiboa izan zuen, Ben Gurionen karismari esker. Hala ere, 1967ko Sei Eguneko Gerraren aurrean berriz ere alderdi laboristarekin elkartu zen.
Ben Gurion Sedé Boker kibbutzean hil zen 1973an, politikatik aldenduta.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |