Kibbutza (euskaraz, bilkura, erkidego) Israelgo nekazaritza-etxalde kolektiboa da. Taldeko lana burutzen duten eta erabakiak batzarretan hartzen dituzten 50 eta 1.000 lagunen arteko erkidegoa da: orokorrean, ez dago jabetza pribaturik.

Shamir kibbutzean kotoia biltzen, 1958an.

Autogestioa eta ekoizpen-bitartekoen jabego kolektiboa dira kibbutzen antolaketaren ezaugarri nagusiak. Etekinak, bestalde, nekazaritzan inbestitzen dira berriro, eta kibbutzeko kideen jantziak, elikadura, etxea eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak, bai eta haurren heziketa ere, kibbutzaren esku daude.

Historia aldatu

Lehen kibbutzak Errusiatik joandako judu kolonoek sortu zituzten XX. mendeko lehen hamarkadan, eta garrantzi handia izan zuten Palestinan juduen bizileku berriak eratzerakoan. Zehazki, 1909an eratu zuten lehenengo kibbutza, Jordan ibaiaren ertzetan.

1948tik aurrera, kibbutzak leku estrategikoetan ezarri ziren, eta teknika berriak garatu zituzten basamortuan landareak hazteko.

2001. urtean, 267 kibbutz zeuden, eta 115.000 pertsona baino gehiago bizi ziren haietan.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu