Kornualles

Cornwall» orritik birbideratua)

Kornualles edo Kornubia[1] (kornubieraz: Kernow; ingelesez: Cornwall, ofizialki) Ingalaterrako konderria eta nazio zelta bat da, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldeko eskualdean dago. Kulturari dagokionez, Gales eta Bretainiarekin oso lotura estua du: adibidez, Bretainian Bro Kernev/Cornouaille izenparekidea duen lurraldea ere badago.

Kornualles / Kornubia
Cornwall
Kernow

Saint Piran's flag (en) Itzuli
UK Cornwall.svg
Geografia
HiriburuaTruro
50°15′36″N 5°3′4″W
Azalera3.563
MugakideakDevon
Administrazioa
Demografia
Biztanleria575.525 (2020)
7.315 (2018)
Dentsitatea161,53 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
cornwall.gov.uk

3.547 km²-ko azalera du, 519.400 biztanle zituen 2005ean eta 568.210 2019an (160/km²). Hiriburua Truro da (20.920 biztanle 2001ean, 18.766 2011n).

Erresuma Batuko eskualderik behartsuenetakoa da, per capita errenta txikiena duena. Turismoak indar berezia du, klima epelari eta kostalde aberatsari esker.

Kernow herria jatorri zeltiarreko herrietako bat da. Bertan, autonomia eta botere politiko handiagoa eskatzen duten taldeak daude, Mebyon Kernow eta Cornish Nationalist Party besteak beste. Hala ere, alderdirik indartsuena Britainia Handiko Alderdi Liberala da.

Kornuallesko hiri nagusiak hauek dira: St Austell/Sen Ostell Fowydh (22.658 biztanle 2001ean) eta Camborne-Redruth (Kammbronn-Rysrudh, 39.937 bz); hala ere, hiribildu historikoak hauek dira: Penzance (Pennsans), Helston (Hellys), Launceston (Lannstefan), Falmouth (Aberfal), Liskeard (Lyskerrys), Newquay, Penryn (Pennrynn), Saint Ives (Porthia), Fowey (Fowydh), Saltash eta Lostwithiel (Lostwydhyel).

Hizkuntzak aldatu

Ingelesa mintzaira nagusia da egun, baina hizkuntza historikoa kornubiera da. XIX. mendean galdu zen arren, XX. mendean berpizteko mugimendua sortu eta hiztun berri batzuk ditu gaur egun.

Banaketa administratiboa aldatu

 

  1. Penwith
  2. Kerrier
  3. Carrick
  4. Restormel
  5. Caradon
  6. North Cornwall
  7. Isles of Scilly

Herritar ezagunak aldatu

Artikulu nagusia: «Kornubiar»

Udalerri nagusiak aldatu


# Udalerria Populazioa[2]
2001 2011
1 Redruth (Camborne barne) 39,937 42,690
2 Falmouth (Penryn barne) 28,801 31,988
3 St Austell 22,658 25,447
4 Truro 20,920 23,041
5 Newquay 19,562 20,189
6 Penzance 20,255 19,872
7 Saltash 14,124 15,566
8 Bodmin 12,778 14,614
9 Helston 10,578 12,184
10 St Ives 9,866 9,966
11 St Blazey (Par barne) 9,256 9,958
12 Liskeard 8,478 9,237
13 Launceston 7,135 8,910
14 Hayle 7,844 8,210
15 Torpoint 8,633 7,717
16 Bude (Stratton barne) 5,980 7,011
17 Wadebridge 6,222 6,599
18 Callington 4,048 5,786
19 Looe 5,280 5,112

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu