Sir Elmer Humphry Davy (Penzance, Kornualles, Ingalaterra, 1778ko abenduaren 17a - Geneva, 1829ko maiatzaren 29), elementu kimiko ugari aurkitu zituen kimikari ingelesa izan zen.

Humphry Davy

23. Royal Societyko presidentea

1820 - 1827
William Hyde Wollaston - Davies Gilbert (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPenzance1778ko abenduaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
HeriotzaGeneva1829ko maiatzaren 29a (50 urte)
Hobiratze lekuaErregeen hilerria
Familia
AitaRobert Davy
AmaGrace Millett
Ezkontidea(k)Jane Davy (en) Itzuli  (1812ko apirilaren 11 -
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTruro Cathedral School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailabaliorik ez
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, asmatzailea, fisikaria, geologoa, argazkilaria, poeta eta idazlea
Enplegatzailea(k)Royal Society
Jasotako sariak
InfluentziakBenjamin Thompson (en) Itzuli
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Londresko Zoologia Elkartea
Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli
Royal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Frantziako Institutua
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Frantziako Zientzien Akademia

Find a Grave: 16945912 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Kornuallesko eskulturgile baten semea zen. Antoine Lavoisierren Kimikaren oinarrizko liburua irakurri zuen eta txundituta, kimika ikasten hasi zen bere aldetik. 22 urterekin Londresko Royal Instituten hasi zen konferentziak ematen eta instituzio honetan lanean ari zela egin zituen bere aurkikuntza nagusiak.

Sodioa, Potasioa, Kaltzioa, Magnesioa, Barioa eta Boroa aurkitu zituen eta Londresko gizarteak heroitzat hartu zuen. bere konferentziatara jende ugari joaten zen, sarrerak garestiak izan arren ere. Asko aberastu zen eta 1820an Londresko Royal Societyko lehendakari bihurtu zen.

Bere fama Ingalaterratik kanpora ere zabaldu zen. 1813an esate baterako Frantziara joan zen ikaslea zuen Michael Faradayrekin batera Napoleon Bonaparteren eskutik urrezko medaila jasotzera. Bertan zegoela Gay-Lussacek eskaera bat egin zion, Bernard Courtoisek aurkitua zuen sustantzia misteriotsu bat azter zezala. Davyk elementu kimikoa zela frogatu zuen, gaur egun iodo izenaz ezagutzen dena. Ondoren Italian, Suitzan eta Alemanian ere izan zen. Greziara joateko asmoa ere bazuen baina Napoleonek Elbatik ihes egin eta Europan giroa gaiztotuko zen beldurrez Ingalaterrara itzuli zen.

1815ean meategietan erabiltzeko lanpada seguru bat asmatu zuen, Davyren lanpara izenaz ezagutzen dena, izan ere aurreko lanparek istripu larriak sortzen baitzituzten meategietan metano ihesak izaten zirenean. Davyren lanparak kerosenoa erabiltzen zuen eta metalezko ehun batek babesten zuen sua.

Bere ikaslea zen Michael Faradayrekiko bekaizkeriak ilundu zuen Humphry Davyren zoriontasuna. Faraday bera famatuago bihurtu zen eta Davy sarritan plagiatzailea izatea egotzi zion.

1829an hil zen Genevan (Suitzan) bihotzekoan emanda.

Lorpen zientifikoak

aldatu
  • 1807: Potasioa aurkitu zuen. Neerlanderazko potasch (ingelesez pot-ash, poteko errautsa) izena eman zion, saiakuntzaren ondoren ontzian gelditu zen hautsa baitzen. Elektrolisi bidez isolaturiko lehen metala izan zen. Urte berean Sodioa aurkitu zuen.
  • 1808: Kaltzioa isolatu zuen. Kaltzioaren bila ari zela magnesioa, estrontzioa eta boroa ere aurkitu zituen.
  • 1810: Carl Wilhelm Scheelek 1774ean aurkitua zuen kloroa elementu kimikoa dela frogatu zuen. Davyk berak eman zion izena, kolore hori-berdexkari erreparatuz.
  • 1813: Iodoa elementu kimikoa dela frogatu zuen. Urte berean diamantea karbonoz eginda dagoela frogatu zuen.
  • 1815: Davyren lanpara asmatu zuen. Urte berean azidoak eta baseak bereiztu zituen. Azidoak beren hidrogenoa metalaz ordezka zezaketen sustantziak zirela esan zuen, eta baseak aldiz azidoekin gatzak sortzen zituzten sustantziak. Gaur egun definizioak desberdinak badira ere XIX mendean hauek nagusitu ziren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humphry Davy