Thomas Flamank

politikari britainiarra

Thomas Flamank edo Tommas Flamank (Tyburn, 1497ko ekainaren 27an exekutatua) Kornuallesko abokatua zen. Michael An Gof eta biek zergen aurkako Kornuallesko matxinada zuzendu zuten 1497an.

Thomas Flamank
Michael An Gof eta Thomas Flamanken exekuzioaren oroitzapenezko plaka.
Bizitza
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaTower Hill (en) Itzuli1497ko ekainaren 27a
Heriotza modua: Urkatua, herrestatua eta zatikatua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Ingalaterrako Henrike VII. erregeak gerraren zergak igotzeko erabakia hartu zuen Eskoziaren kontrako gerran gastatzeko. Kornuallestarrei ez zien gerrak ardura, Eskozia urrun zegoelako eta zergak ordaintzeari uko egin zioten. St. Keverneko biztanleak altxatu ondoren, Michael An Gof eta biek zenbait laborari haserre Londresen protesta egitera eta Henrike VII. erregeari zerga kentzeko eskatzera gidatu zituzten.

Londreserako bidean, Blackheathera iristean, Londresetik gertu, Flamank eta beste matxinatuak erregearen armadaren aurka borrokatzera behartuak izan ziren Deptford zubiko guduan. Armadak matxinatuak aise hartu zituen mendean. Flamank bataila-eremuan preso hartu eta Londresko dorrean sartu zuten. 1497ko ekainaren 27an Michael An Gofekin batera exekutatu zuten Tyburnen matxinadan parte hartzeagatik.

1997an Keskerdh Kernow 500 oroitzapenezko ibilaldia antolatu zuten matxinadaren 500 urteurrena ospatzeko.

Ikus, gainera aldatu