Dolly Pentreath
Dolly Pentreath (1692-1777ko abendua) askoren ustez azken kornubiera hiztun elebakarra izan zen (hots, bere bizitza osoan zehar hizkuntza horretan bakarrik edota nagusiki mintzatu zen hiztuna). Kondairaren arabera, haren azken hitzak hauexek izan omen ziren: Me ne vidn cewsel Sawznek! (euskaraz: «Ez dut ingelesez hitz egingo!»). Kornuallesen aldarte txarrean zegoenean bidean topatzen zuen edonor madarikatzeko ohitura zuelako oroitua da. Haren heriotzak kornubiera eguneroko hizkuntza edo hizkuntza bizi gisa izateari amaiera ipini zion, XX. mendean berpiztu zuten arte.
Dolly Pentreath | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kornualles, 1692 |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Kornubiera |
Heriotza | Kornualles, 1777 (84/85 urte) |
Hobiratze lekua | Kornualles |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Kornubiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arrain-saltzailea eta igarlea |
![]() ![]() |
Pentreath Kornuallesko Mousehole udalerriko Paul parrokian bizi izan zen, Penzance udalerritik oso hurbil. 1860an Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalariak haren ohorez monumentu bat altxarazi zuen.