Bro Kernev
Bro Kernev | |||
---|---|---|---|
| |||
Hiriburua | Kemper | ||
Herritarra | Kernevtar/Kornuallestar | ||
![]() | |||
Antolaketa Estatua
Herrialdea Departamentua |
Frantzia Bretainia Finistère, zati txiki bat Côtes-d'Armor | ||
Eremua | 5.979 km² | ||
Biztanleria | 456.307 | ||
Dentsitatea | bizt/km² | ||
Bro Kernev edo Bro Gerne(v) (frantsesez: Cornouaille) Bretainiako bederatzi lurralde historikoetako bat da, mendebaldeko kostaldean kokatutakoa, gaur egungo Finistere/Penn-ar-Bed eta Côtes-d'Armor/Aodoù an Arvoreko departamenduen artean.
EtimologiaAldatu
Izenak "Kerneveko lurraldea" esan nahi du bretainieraz, eta Erresuma Batuko Kornualles eskualdearen (kornubieraz: Kernow) izenkide da hainbat hizkuntzatan. Cornwallis edo Corn-wealas izenak "penintsulako jendea" esan nahi du.
HistoriaAldatu
Julio Zesar berak dagoeneko aipatu zuen Armorika eta Britainia hegoaldearen arteko harremanak sendoak zirela eta VI mendean ere hala jarraitzen zuten. Artur erregearen kondairetan ere nabarmen azaltzen da hori, eta bere jatorria bertan kokatzen duenik ere badago.
Kemperko diozesia indartsua izan zen eta XVIII mendean Frantziako Iraultzak desegin zuen arte iraun zuen.
Hiri eta herri aipagarrienakAldatu
- Kemper (hiriburua, 63.929 biztanle)
- Concarneau (20.604 bizt.)
- Douarnenez (15.066 bizt.)
- Quimperlé (11.978 bizt.)
- Pont-l'Abbé (8.432 bizt.)
- Carhaix-Plouguer (7.654 bizt.)
- Crozon (7.634 bizt.)
Ondasun nabarmenakAldatu
Kemperko alde zaharreko etxeak.
Lagatjar menhir lerroa (Camaret-sur-Mer).
Odet ibaia.
Penmarc'heko itsasargiak, garaiena Eckmuhl itsasargia.