Mebyon Kernow (Kornuallesko Semeak) Erresuma Batuko alderdi politikoa da. Haren helburu nagusia Kornualles eskualdearentzat ahalik eta autogobernu maila handiena lortzea da.

Mebyon Kernow (MK)
BuruzagiaDick Cole
Sorrera1951
Egoitza nagusiaFraddon (Kornualles)
Ideologia politikoakornuallestar abertzalea, sozialdemokrata
www.mebyonkernow.org

1951ko urtarrilaren 6an sortu zen Redruthen egindako biltzar batean. Helburu hauek ezarri ziren:

  1. Tokian tokiko egoerak aztertu eta Kornuallesentzat kaltegarri izan daitezkeenei konponbidea ematea, horretarako behar den iritzi publikoa sortuz.
  2. Kornualleseko hizkuntza (kornubiera) eta literatura bultzatu eta indartzea.
  3. Kornualleseko historia bertako ikuspegiz aztertu eta ikertzea.
  4. Norbere buruaren ezagutza handituz, Kornuallesen izaera zeltikoa azpimarratzea, eta Nazio Zelten arteko harremana indartzea.
  5. Jarritako helburuak lortzeko beharrezko argitalpenetan parte hartzea, artikuluak, txostenak, gutunak... idatziz.
  6. Kornuallesen izaera zeltikoa azpimarratzen duten ikuskizun eta arte jarduerak bultzatzea.
  7. Kornuallesen izaera berezia babestearen alde dauden guztiekin lankidetzan aritzea.

Erresuma Batuko estatu gabeko nazioetako alderdi nazionalista eta independentistekin harreman zuzenak dituzte, bereziki Galesko Plaid Cymrurekin, eta, neurri txikiagoan, baita Eskoziako Alderdi Nazionalarekin ere. Europan, Europako Aliantza Askea deituriko koalizioan parte hartzen dute.

Kanpo estekak aldatu