Chacoko Gerra
Chacoko Gerra (gaztelaniaz: Guerra del Chaco, guaranieraz: Cháko Ñorairõ) Paraguairen eta Boliviaren arteko gatazka armatua izan zen, 1932ko irailetik 1935eko ekainera arte gertatutakoa, Ipar Chaco eskualdearen jabetza lortzeko asmoz. XX. mendean Hego Amerikan izandako gerrarik garrantzitsuena izan zen. Iraun zuen hiru urteetan Boliviak 250.000 soldadu erabili zituen, eta Paraguaik 150.000: anitz hildako izan ziren (60.000 boliviar eta 30.000 paraguaiar) eta zauritu, elbarritu eta desagertu ugari ere bai. Eritasun mota ugarik, fisiko zein psikologikoak, gerra zelaiaren izaera etsaituak eta ur eta elikadura on faltak hildako ugari eragin zituzten eta biziraun zuten soldaduen osasunean kalte egin, batzuen kasuan bizi osorako.
Chacoko Gerra | |||
---|---|---|---|
Gerrarteko garaia | |||
Gerra aurreko egoera | |||
Data | 1932ko ekainaren 15 – 1935eko ekainaren 12 | ||
Lekua | Chaco Handia | ||
Koordenatuak | 21°19′38″S 59°44′12″W / 21.3272°S 59.7367°W | ||
Emaitza | Paraguaiar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gerrak jada berez nahiko pobreak ziren bi herrialdeen baliabide ekonomiko handiak agortu zituen. Paraguaik bere armadaren beharren zati bat gerra horretako zenbait gudutan harrapatutako gerra material ugariarekin eutsi zuen. Gerra amaitu ondoren, Espainiari saldu zizkion Espainiako Gerra Zibila zela eta.
Aurrekariak
aldatuLurralde horren idortasunak eta biztanleria urriak garai kolonialetik bere mugak sekula behar bezala ez definitzea eragin zuen mendekotasun politiko eta administratiboaren arabera. Boliviak Ozeano Bareko kostaldea galdu zuenean, 1879ko Ozeano Bareko Gerraren ondorioz, Iparraldeko Chaco izeneko eskualdeak balio estrategikoa jaso zuen Boliviarentzat: Iparraldeko Chacoren okupazioa beharrezkoa izan zen Paraguai ibaira, eta, horren bidez, Atlantiko ozeanora irteteko. Beste arrazoi bat, Chacoko lurpean petrolioaren ustezko existentzia izan zen. Standard Oilek, jada Bolivian ateratzen zuena, argentinar lurraldetik Parana ibaiko portu bateraino (Santa Fe edo Campana) oleoduktu bat eraikitzeko saiakeran huts egin zuen, eta, beraz, Chaco Borealetik Paraguai ibairaino egitea beste erremediorik ez zen geratu, ahalik eta hegoalderen.
Guduetako lurraldearen deskribapena
aldatuGran Chaco izenaz ezagutzen den Hegoamerikako erdialdeko eskualdea iparraldetik hegoaldera hiru eskualdetan banatzen da: Iparraldeko Chaco, Pilcomayo ibaitik iparraldera hedatzen dena; Erdialdeko Chaco, ibai hori eta Bermejo ibaiaren artean hedatzen dena; eta Hegoaldeko Chaco, Bermejo ibaitik hegoaldera doana. Bolivia eta Paraguairen artean lehiatutako lurraldea soilik Chaco Borealari zegokion.
Chaco Borealak 650.000 kilometro koadro inguruko hedadura du eta 1920ko hamarkada amaiera arte ia hutsik eta esploratu gabe egon zen. Honako mugak ditu: hegoaldean Pilcomayo ibaia eta Argentina, ekialdean Paraguai ibaia, ipar-mendebaldean boliviar aurremendikatea, eta, ipar-ekialdean, Brasil eta Boliviako oihan eskualdeak.
Eskualdea basoz, sasi arantzatsuz eta palmondoz estalita dago, Paraguai ibaitik gertuko lerroan kebratxoa ustiatzen zen taninoa ekoizteko. Nekazaritzarako potentziala garai hartan urria zen.
« | "(Chacotar) mendia zuhaitzetan materializatutako zentzugabetasuna da. Desorientazioaren mundu izugarria da. Alde guztietan berbera da, baxua, zikina, berde lurtsua. Bertako zuhaitzak ez dira zuhaitzak, forma torturatuetako arranpaloak dira, horien azalean euren miseria fisiologikoa lur antzu bati lotuta hazten diren arantza eta bizkarroiek hausnartzen dutelarik, horregatik bizi eta hiltzen dira euren adarrak ostoaren fereka berdearekin eta fruituaren mirari argitsuarekin apaindu gabe. Carlos Arce Salinas, boliviar borrokari ohi eta politikaria (Arce Aguirren, 2009, 32. orrialdea | » |
.
Klima, erditropikal motakoa, erdiesteparra da ekialdeko zatian eta kontinentala mendebaldekoan. Tenperatura 40-50 °Cra iristen da udan, eta 0 °Ctik behera jaitsi neguan. Suge pozoitsu eta intsektu gaixotasun igortzaile askoren bizilekua da, eltxoa eta bintxuka kasu. Ura eskasa eta gazikara da erdialdeko zatietan. Putzu eta aintzira urriek berebiziko garrantzia izan zuten gerran zehar, baina horien kutsadurak disenteriagatik hildako ugari eragin zituen.
« | "Ur putzu bikain bat dago Platanillosen. Paraguaitarrek, erretiratzean, bonba bat jarri zioten. 40 metroko sakonera du eta berrabiltzeko ahaleginak egiten dira. Baina bere ura hartuezinezkoa da bere kirastasunagatik. Jada ur kopuru handia atera da, gardena da, baina kutsatua, kirasduna, usteldutako larruaren usaina duena. Villa Montesen analisien emaitzen zain gaude. Luis Fernando Guachalla, Bigarren Boliviar gorputzeko ordaintzailea (1933ko maiatzak 3)(Guachallan, 1978, 248. orrialdea. | » |
Euri denboraldian, abendutik maiatzera, bide urriak, urtearen zati gehienean hautsezko bidezidorrak zirenak, lokatz eremu zeharkaezinak bihurtzen ziren lurraren iragazkortasun eskasagatik. Eskualde mortu hori, askotan, bi armadek aurre egin behar izan zioten etsai nagusia izan zen.
Aurrekariak
aldatuArtikulu nagusia: Chacoko gerraren aurrekariak
Gerraren aurrekari eta arrazoiak konplexuak dira. Eskualde ezberdinen arteko mugen zehaztasun faltaren eta garai kolonialean egin ziren espedizio urrien ondorioz, Boliviak eta Paraguaik, estatu independente bihurtu zirenean, bakoitzaren jurisdikzioak askotan kontraesankorrak ziren dokumentuetan oinarrituta zehaztu behar izan zituzten. 1884 eta 1907 artean adostu ziren lau muga tratatuak bi herrialdeetako bakar batek ere ez zituen behin betiko onartu. Bi herrialdeek, era berean, Chacora espedizio gutxi egin zituzten.
XX. mendean, Bolivian finkatutako petrolio konpainiek Iparraldeko Chacon petrolio putzuak zeudela uste izan zuten, eta honek are gehiago bultzatu zuen gerra. Boliviaren eskualde hori izateko asmoaren adibide bezala Salamanca boliviar presidentearen kanpaina politikoaren leloa dago: "Gogor zapaldu behar da Chacon".
Paraguaik, hamarkada batzuk lehenago, kalte nabarmenak jasan zituen Aliantza Hirukoitzaren Gerragatik (1865-1870). Ondorioetako bat ekialdean lurralde eremu handien galera izan zen. Chacori dagokionez, Argentinak zati bat bere lurraldera gehitu nahi izan zuen, baina Rutherford Hayes estatubatuar presidentearen arbitrajearen ondoren, 1879an, honek, Pilcomayo eta Verde ibaien arteko zatia, iparraldean, Paraguairi zegokiola erabaki zuen. Aurrekari hauekin, zaila zen herrialde horrek Boliviak Iparraldeko Chacori buruz zituen nahiak onartzea.
Armadetako komandanteak
aldatuBoliviar armadako komandante nagusiak
aldatuChacoko gerran boliviar armada bata bestearen atzean lau generalek zuzendu zuten:
- Filiberto Osorio (1932ko irailetik urrira)
- José L. Lanza (1932ko urritik abendura)
- Hans Kundt (1932ko abendutik 1933ko abendura)
- Enrique Peñaranda Castillo (1933ko abendutik gerra amaitu arte)
Horien atzean eragin handia izan zuten Daniel Salamanca presidenteak eta boliviar oligarkiak. Osorio eta Kundt zuzendaritza akatsengatik eta arrazoi politikoengatik ordeztuak izan ziren.
- Hans Kundt: Boliviako militarrik garrantzitsuena izan zen gerraren aurreko bi hamarkadetan. Herrialdera boliviar estatuak kontratatutako alemaniar misio militar batean iritsi zen. Bere herrialdera itzuli zen, non ekialdeko frontean errusiar armada inperialaren aurka unitate txiki bat zuzendu zuen. 1921ean itzuli zen eta boliviar nazionalizatu zen, Estatu Nagusiaren buruzagitza 1926 arte betez. 1930 erdialdean boliviar ofizialak kontu politikoetan Hernán Siles presidentearen beraukeraketaren alde zuzentzen saiatu zen. Hau kargutik kendua izan zenean erbesteratu egin behar izan zen. 1932ko abenduan, jada 63 urte zituenean, boliviar armada zuzentzeko deitua izan zen. "Ofizial tropari" deitua izan zen, Estatu Nagusiko ikasketak ez izateagatik, 1928an boliviar armadaren mugitze akastunean eragin zuena, honen ondorio bezala, arpilaketak, istiluak matxinadak eta desertzioak gertatu zirelarik. Ez zion soilik paraguaitar armadari aurre egin behar izan, baizik eta baita boliviar Goi Aginteko ofizialen azpijokoei ere. Nanawan, Campo Granden eta Alihuatá-Campo Vian bata bestearen atzean gertatutako porroten ondoren Salamancak kendu zuen 1933ko abenduan. Bolivia utzi zuen eta Suitzan hil zen sei urte beranduago.
- Enrique Peñaranda Castillo: Salamanca presidenteak Kundten ordezko bezala aukeratu zuen Campo Víako setiotik ihes egiteko bere trebetasunagatik, benetan gertatu ez zen gertakaria eta Peñarandak argitzeari uko egin ziona. Gerraren aurretik boliviar Aginte Nagusiak Salamanca presidenteari Carlos A. Lopez paraguaitar gotorlekuaren okupazioari buruz eginiko engainuan parte hartu zuen, "beharrezko men egitea"n babestuta.
« | Ikuspuntu estrategiko propiorik gabe, eta ia engainuzkoa bere harreman zibil-militarrak baztertzeagatik, Peñaranda "arrantxoko adiskidetasunezko" (hala bere mendekoen iradokizunak lortuz) eta, haserretua zegoenean, kuarteleko intolerantziaren arteko nahasketa misteriotsu bat zen (hala Salamancarekin zuen harremana zailduz). Dunkerley (1987, 223. orrialdea). | » |
« | Peñaranda generalak izaerarik eta ekimen propiorik gabeko gizona izaten jarraitzen du. Inpresio hau kontzientzia egin da armadan, eta inork ez du disimulatzen. Salamanca presidentea (Querejazu Calvon, 1981, 320. orrialdea) | » |
Bere ukoa El Carmengo gudua gertatu aurretik bi aldiz aurkeztu zuen arren, Salamanca presidenteak ez zien kasurik ere egin, armadako zati guztiek errespetatu egiten zutela uste baitzuen, inori itzal egiten ez ziolako bazen ere.
El Carmengo guduan gertatutako porrotaren erantzulea izan zen, arrazoi honegatik Salamanca presidenteak ordezkatu nahi izan zuelarik. Handik gutxira, ezin izan zuen Bigarren Boliviar gorputzaren kolapsoa eragotzi La Fayen, Toro koronelak basamortuan bere aurrerakada geratu eta toki seguruago batera itzul zedin bere autoritatea ezartzerik ez baitzuen izan. 1932ko azaroak 23an Salamancaren aurkako matxinadaren buru izan zen honek kargutik kendu nahi izan zuenean, "Villa Monteseko Korralitoa" bezala ezagutzen den gertaera, eta, gertatu zen baldintzengatik, "Aberriaganako Traizioa" bezala har daitekeena. Une horretatik aurrera bere agindupeko armadak gidaritza ia kolegiatu bat izan zuen David Tororekin eta honen faboritoa zen Germán Buschekin. Bruce W. Farcau historialariak Peñarandaren gidaritza hain gorrotatutako Kundtena baino okerragoa izan ote zen aztertzeke dagoela dio.
Paraguaiar armadaren komandante nagusia
aldatuBata bestearen atzetik etorri ziren boliviar komandante buruzagiei kontrajarririk, paraguaitar armada gerraren hasieratik amaiera arte José Félix Estigarribiak zuzendu zuen: denbora horretan ez zuen sekula Chacoa utzi.
Jatorri xumekoa, Agronomia Fakultatean ikasi zuen. Diploma lortu ondoren karreraz aldatu zuen eta 1910ean armadan izena eman zuen infanteria teniente karguarekin. 1911tik 1913 arte Bernardo O'Higgins Eskola Militarrera joan zen. 1917an bere gaitasunak zirela eta, kapitain mailara igo zen. Frantziako École Supérieur de Guerren Estatu Nagusiko kurtsora joateko aukeratua izan zen. 1927an hiru urte iraun zuen kurtsoa amaitu zuen eta 1928an Estatu Nagusiko Buruzagi izendatua izan zen. Handik denbora gutxira kargu hori utzi behar izan zuen, Chacoko defentsan segitu behar zen estrategian izandako desadostasunengatik. Alabaina, gerrak eragoztezina zirudienean, gobernuak paraguaitar armada zuzentzeko gizonik egokiena Estigarribia zela erabaki zuen.
1931ko apirilean teniente koronel mailara igoa izan zen eta Chacon komandante izendatua kanpaina dibisio bat antolatzeko misioarekin. Boquerón gotorlekua berreskuratu ondoren, 1932ko irailean, koronel mailara igoa izan zen, maila honetan armada osoa operazioetan 1933ko iraila arte zuzendu zuelarik. Campo Grandeko guduaren ondoren jeneral mailara igoa izan zen. Ospe sendoa zuen armadan. Lehen Mundu Gerrako estrategien gainditzailea zen mugimendu gerraren ikastun bat zen. Gizon lasai bat zen, serioa eta nahastezina maukak beti labur zituen bere uniforme xaloarekin. Bere aginte zuzenpean zegoen ofizial bakoitzaren ezagutza onak bakoitzari eman zezakeen ahalegin gehiena eskatzea ahalbidetu zion. Operazioak frontetik oso hurbil zuzendu zituen erabakiak azkarrago hartzeko, eta bere ofizialei askatasuna eman zien uneak eta tokiak eskatzen zituen operazio taktikoak egiteko. Gerraren lehen hilabeteetan kontserbadoreegia izateagatik kritikatua izan da. Bere lorpen estrategiko nagusia gerra Chacoko basamortuan itsas gudu bat bailitzan zuzentzea izan zen.
Armaden estrategiak
aldatuBoliviar estrategia
aldatuBoliviar estrategiaren euskarria Paraguairen aurrean zuen biztanleria (3-1eko proportzioan) eta baliabideen nagusitasuna zen. Boliviar Estatu Nagusiarentzat Chacoren okupazioa eta Paraguai ibaira iristea kontu diplomatiko bat zen, militarra bainoago.
« | Ángel Rodríguez teniente koronelak, soilik bost mila soldadu bidaltzeko nahikoa ur zegoela uste zuen eta soilik konpainia bat baino handiagoak ez ziren unitateek maniobra zezaketela sasi artean, Kundtek Asunción hartzeko hiru mila soldadu nahikoa izango zela uste izaten jarraitzen zuen bitartean. Dunkerley (1987, 207. orrialdea) | » |
Ez zen kontutan hartu hegoaldean zegoen herrialde txiki horren historia, eta Iparraldeko Chacoren jabetzari ematen zion garrantzia. 1928an, Salamanca doktoreak, norentzat Paraguai "Hegoamerikako errepubliketatik miseragarriena" zen, honakoa zioen:
« | Boliviak gerra arrakastatsu batekin konpentsatu behar dugun nazioarteko desastreen historia bat du. Bekatu egin duten gizonek euren arima salbatzeko suaren proba jasan behar duten bezala, gurea bezalako herrialdeek, barne eta kanpo politikako akatsak egin dituztenak, suaren proba jasateko beharra dugu, Paraguairekin dugun gatazka izan behar duena, garaipena lortzeko ziurtasunarekin eraso dezakegun herrialde bakarra. Daniel Salamanca (Antezana Villagránen, 1982, 12-13 orrialdeak) | » |
Gerra hasita, Boliviak ez zuen mobilizazio osorik egin, gerra ekonomiko bat eta biztanleriaren eguneroko bizitza aldatuko ez zuena aurrera eramatea nahikoa zela uste zuen. Arrazoi horiengatik, ez zen hornikuntza hobetzen saiatu Boliviatik urruneko chacotar fronteraino, Muñozerainoko trenbide bat eta tarteko laguntza puntuak eta Pilcomayo ibaiaren gainean ezinbesteko zubia eraikiz. Tropak kamioiz eta trenez garraiatu izan ziren Villazóneraino, handik kamioiz Tarijaraino, eta hofrtik oinez Chacoko base nagusi Vilamonteseraino. Handik, soldaduek 400 kilometro egin behar izan zituzten Iparraldeko Chacoko hauts lokatz eta bero sargoriaren artean. Oinarrizko garraiobidea kamioia izan zen, eta horiek beti urriak izan ziren.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu