Artikulu hau Hego Amerikako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chaco».

Gran Chaco edo Chaco[1] (kitxuaz: chaku; «ehiza-(lurraldea)») Hego Amerikako ordoki zabala (1.144.000 km²) da, Mato Grossoko goi-ordokiaren, Paraguai eta Salado del Norte ibaien eta Boliviako Altiplanoaren artean dagoena. Argentina, Bolivia, Brasil eta Paraguaiko lurrak hartzen ditu.

Gran Chaco
Chaco Boreal Paraguay.jpg
Datu orokorrak
Garaiera310 m
Geografia
GranChacoApproximate.jpg
Koordenatuak19°09′44″S 61°28′13″W / 19.1622°S 61.4702°W / -19.1622; -61.470219°09′44″S 61°28′13″W / 19.1622°S 61.4702°W / -19.1622; -61.4702
Honen parte daQ5977745 Itzuli
KokapenaNeotropikoa

Haren hegoaldean panpa dago, baina Gran Chacon, panpan ez bezala, oihan zabalak daude. Ibai garrantzitsuenak Pilcomayo, Bermejo eta Salado del Norte dira. Klima eta landaretza tropikalak dira. Ekonomiaren oinarriak baso ustiapena eta abeltzaintza dira.

BanaketaAldatu

Gran Chaco hiru eskualdetan dago banatua:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu