Benta

bide ondoan egoten den ostatu-etxe bat

Benta bidegurutze edo bide ondoan egoten den etxe bat da, herrigunetik at, bidaiariei ostatu eskaintzen diena. Bentek garrantzi nabarmena izan dute Euskal Herriko historian, eta, egun, Euskal Herriko bide bazterretan ugari dira Benta izenez ezagunak diren etxeak, batzuetan oraindik ere ostatua eskaintzen dutenak. Toponimian ere arrasto anitz utzi dituzte. Adibidez, ezagunak dira Tolosako herrigunetik hurbil dagoen Benta Haundi, Beasaindik gertu dagoen Matxinbenta eta Donostiako Benta Berri auzoa.

Santutxo benta Albizturren Tolosa-Errezil-Beizama bidegurutzean. Bentak eraikin hnadiak izaten dira, gela asko izaten dituztenak.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.