Hamaiketako
Hamaiketakoa edo hamarretakoa Euskal Herrian goizalde erdialdera hartu ohi den otordu arin bat da. Bere izenak dioen bezala goizeko hamaikak aldera (edo hamarrak aldera) hartu ohi da, gosaria eta bazkariaren artean. Eguneko ohiturazko 5 janaldietako bigarrena da.
Otorduak |
Otorduak |
Gosaria • Hamaiketakoa • Bazkaria • Askaria • Afari-merienda • Afaria • Sorgin-afaria |
Jakiak |
Janaurrekoa • Koktela • Zizka-mizkak • Hasierakoa • Jaki nagusia • Azkenburukoa • Bazkalondoa • Pintxoa |
Hamaiketakoa etxean, lan edo jarduera baten atsedenean, edota tabernetan ere hartu ohi da.
Atzerrian
aldatuAtzerrian ere hamaiketakoaren antzera goizaldeko hamaikak aldera otordua egiteko ohitura ere badago, tokian-tokiko izena hartzen dutelarik: Erresuma Batua, Irlanda eta Commonwealth erakundeko herrialdeak, bereziki Australia eta Zeelanda Berria (Elevenses), Frantzia (Goûter), Txile (Las once)...