Argentinako zinema
Argentinako zinema historikoki Latinoamerika osoko garatuenetarikoa izan da, Mexiko eta Brasilen egindakoekin batera. Azken urteotan hainbat pelikulak sariak eskuratu dituzte nazioartean.
Argentinako zinemaren historian, pelikularik arrakastatsuenak Nazareno Cruz y el lobo (1975), Leonardo Faviorena (3,3 milioi ikusle); El santo de la espada (1970), Leopoldo Torre Nilssonena; Juan Moreira (1973), Leonardo Faviorena; El secreto de sus ojos (2009), Juan José Campanellarena (2,41 milioi ikusle); Metegol (2013), Juan José Campanellarena (1,60 milioi ikusle)[1] eta Relatos salvajes (2014), Damián Szifronena.
Historia
aldatu- 1896ko uztailaren 18an "Teatro Odeón" antzokian zinemaren lehenengo emanaldia eskaini zuten Buenos Airesen, Lumière anaien film laburra ezagunak hain zuzen ere.
- 1897an "La bandera argentina" herrialdean egindako lehenengo lan-dokumentala izan zen.
- 1915ean "Nobleza Gaucha" pelikulak arrakasta lortu zuen, Jose Hernandez idazlearen "Martin Fierro" pertsonaian oinarriturik.
- 1917an Quirino Cristianik historia osoan lehen pelikula animatua egin zuen, "El apóstol" izenburukoa. Urte hartan bertan Carlos Gardel abeslariak debuta egin zuen zineman.
- 1931n "Muñequitas porteñas" pelikula estreinatu zuten, soinuarekin egindako lehendabizikoa.
- 1940ko hamarkadan zinema klasikoaren garaia osatu zuten hainbat pelikulak: "Historia de una noche" (1941), "La Guerra Gaucha" (1942), "La dama duende" eta "Malambo" (1945), "Pelota de trapo" (1948), "Crimen de Oribe" (1950) eta "Las aguas bajan turbias" (1952).
- 1986an "La historia oficial" filmak (Luis Puenzo) Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria lortu zuen.
- 1992an "Un lugar en el mundo" estreinatu zuen Adolfo Aristarainek, sorta bikainaren ale bat izan zena: "Martín Hache", "Lugares comunes" eta "Roma", nazioartean saritutako lanak izan direnak, tartean Donostiako Zinemaldian.
- 2004an 66 estreinaldi eta hurrengo urtean 63 egin zituzten, historiako emankorrenak izanda.
Zuzendariak
aldatu- Luis Saslavsky (1903-1995).
- Adolfo Aristarain (1943-).
- Luis Puenzo (1946-).
- Juan José Campanella (1959-).
Aktoreak
aldatu- Carlos Gardel (1890-1935).
- Libertad Lamarque (1908-2000).
- Héctor Alterio (1929-).
- Norma Aleandro (1936-).
- Federico Luppi (1936-).
- Ricardo Darín (1957-).
- Pablo Granados (1965-).
- Yayo Guridi (1965-).
- Valeria Bertuccelli (1970-).
- Gastón Pauls (1972-).
- Juan Diego Botto (1975-).
- Mia Maestro (1978-).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Metegol está dentro de las 5 películas más vistas de la historia del cine nacional» Diario Plaza de Mayo 2013-8-13.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Instituto Nacional del Cine y Artes Audiovisuales