Anuar as Sadat

Anwar Al Sadat» orritik birbideratua)

Anuar as Sadat[1] (arabieraz: محمد أنور السادات‎; Muḥammad Anwar as-Sādāt; Mit Abu l-Kum, 1918ko abenduaren 25a - Kairo, 1981eko urriaren 6a), egiptoar politikari eta militarra izan zen. Egiptoko Arabiar Errepublikako hirugarren presidentea izan zen, 1970eko urriaren 15etik 1981eko urriaren 6an erahil zuten arte.

Anuar as Sadat
Anwar Sadat cropped.jpg
Coat of arms of Egypt (Official).svg
Egiptoko Lehen Ministroa

1980ko maiatzaren 15a - 1981eko urriaren 6a
Mustafa Khalil (en) Itzuli - Hosni Mubarak
Coat of arms of Egypt (Official).svg
Egiptoko Lehen Ministroa

1973ko martxoaren 26a - 1974ko irailaren 25a
Aziz Sedki (en) Itzuli - Abd El Aziz Muhammad Hegazi (en) Itzuli
Egiptoko presidentea

1970eko irailaren 28a - 1981eko urriaren 6a
Gamal Abdel Nasser - Hosni Mubarak
Egiptoko presidenteordea

1969ko abenduaren 19a - 1970eko urriaren 14a
Hussein el-Shafei (en) Itzuli - Ali Sabri (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Mit Abu al-Kum (en) Itzuli1918ko abenduaren 25a
Herrialdea  Egipto
Talde etnikoa Nubian people (en) Itzuli
Heriotza Kairo1981eko urriaren 6a (62 urte)
Hobiratze lekua Kairo
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
odolustea
Familia
Aita Mohammed Sadati
Ama Sitt-Al-Barrein
Ezkontidea(k) Eqbal Madi (en) Itzuli  (1940 -  1949)
Jehan Sadat (en) Itzuli  (1949 -  1981eko urriaren 6a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Egyptian Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Jasotako sariak
Kidetza Free Officers Movement (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Egiptoko Armada
Gradua mariskal
Parte hartutako gatazkak Egyptian revolution of 1952 (en) Itzuli
North Yemen Civil War (en) Itzuli
Yom Kippur Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa National Democratic Party (en) Itzuli
Arabiar Batasun Sozialista
IMDb nm0755427
anwarsadat.org
Anwar El Sadat Signature.svg

BizitzaAldatu

1918ko abenduaren 25ean jaio zen Mit Abu l-Kumeko familia behartsu batean. Kairoko akademia militarrean ikasketak egin ondoren, alemaniarrei lagundu zien Bigarren Mundu Gerran britainiarrak Egiptotik egozten. Ingelesek atxilotu zuten, baina ihes egitea lortu zuen 1942an.

Ofizial Askeen Mugimenduan hartu zuen parte, 1952an Faruk erregea bota zuena, kolpe militarraren bidez. 1970ean haren laguna zen Gamal Abdel Nasser jarri zen aginpidean eta oso kargu garrantzitsuak izan zituen Sadatek: Batzar Nazionaleko lehendakariorde (1960-1968), Errepublikako presidenteorde (1964-1966; 1969-1970) eta presidente, 1970. urtean Nasser hil zenetik aurrera. Orduan, hamaika urtez, naserismotik aldendu eta alderdi anitzeko sistema ezartzeaz gain Infitah politika bultzatu zuen. Sobietarrekiko harremanak eten zituen (bertan zeuden teknikari sobietarrak egotzi zituen errepublikatik) eta erabat hurbildu zen Estatu Batuen nahietara.

1973an Yom Kippur Gerraren buruzagi nagusienetariko bat izanik, Egipton eta arabiar munduan heroi bilakatu zen. Hala ere, Israel bisitatzeak eta 1978-1979 urteetan Camp Davideko Hitzarmenak sinatzeak arabiarren gorrotoa ekarri zuen, baita sobietarren haserrea piztu ere. Alabaina, Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1978. urtean Menahem Begin lehen ministro israeldarrarekin batera[2]. 1978. urtean argitaratu zen haren autobiografia bat: In Search of Identity ("Nortasunaren bila").

1981ean hil zuten, atentatu batean, Yom Kippur Gerran lortutako garaipena oroitzeko desfilean. Israelekin sinatutako bake hitzarmenaren aurka zegoen militar islamisten talde batek egin zuen atentatua: desfileko kamioietako batetik jaitsi ziren, eta granadak jaurti zizkioten. Tiroka ere egin zioten eraso.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Egypt and Israel Sign Formal Treaty, Ending a State of War After 30 Years; Sadat and Begin Praise Carter's Role. The New York Times, nytimes.com.
  3. Berasategi Otamendi, Gorka. Faraoi militarraren ondarea. Berria egunkaria, 2020ko otsailak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-16.

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
Gamal Abdel Nasser
Egiptoko presidentea
 

1970 - 1981
Ondorengoa
Sufi Abu Taleb