Antonov An-124 Ruslan hegazkina (errusieraz eta ukraineraz: Антонов Ан-124 «Руслан», NATO izendapena Kondor) sailean eraikitako hegazkinik handiena izan zen Airbus A380a iritsi arte, eta Antonov An-225a eraiki zen arte eraikitako hegazkinik handiena izan zen.

Antonov An-124
lau erreaktoreko hegazkina, transport landplane (en) Itzuli, double-deck aircraft (en) Itzuli eta cargo aircraft (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAviastar-SP (en) Itzuli eta Antonov Serial Production Plant (en) Itzuli
GaratzaileaAntonov
Ekoizpen osoa55
Jatorrizko herrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Historia
Lehen hegaldia1982ko abenduaren 26a
Zerbitzuaren hasiera1987ko urtarrila
KudeatzaileaVolga-Dnepr Airlines (en) Itzuli, Antonov Airlines, Russian Air Force (en) Itzuli, Polet Airlines (en) Itzuli, Maximus Air Cargo (en) Itzuli eta 224th Flight Unit (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak69,1 (luzera) m
PropulsatzaileaProgress D-18T (en) Itzuli (4)

Fisikoki, An-124a Lockheed C-5 Galaxyren antzekoa da, baina pixka bat handiagoa. An-124ak tren makinak, yateak, hegazkin fuselajeak eta tamaina handiko beste karga batzuk garraiatzeko erabiliak izan dira. Hegazkina okertu egin daiteke karga sartzea errazteko. An-124 militar batek 150 tona kargaraino eraman ditzake, 88 pasaiari ere eraman ditzake kabinaren atzean dagoen gaineko kubierta baten. Alabaina, fuselajearen presurizazio mugatuaren ondorioz, ez da ohikoa paraxutistak garraiatzea.

Hegazkina, hasieran, noiz behinkako erabilera militarrerako diseinatua izan zenez, jatorrizko An-124ak 7500 hegaldi orduko bizitza erabilgarri batekin eraiki ziren, bizitza erabilgarri hori hedatzeko aukerarekin. Alabaina, hegazkin askok 15.000 ordu baino gehiagoz hegan egin dute. Bezero komertzialen kexuenganako erantzun bezala, 2000 ondoren eraikitako hegazkinek (An-124-100a), 24.000 hegaldi orduko bizitza erabilgarri bat dute, eredu zaharrak estandar berrira eguneratzen ari diren bitartean.

Diseinua eta garapena

aldatu

1968an AEBek lehen Lockheed C-5A Galaxy garraio hegazkina aireratu zuten, "munduko hegazkinik handiena" titulua jaso zuena, bere sobietar arerioa zen Antonov An-22agandik urruti. Sobietar Batasuna, jakina, diseinu horren aurka lehiatzeko prest egon zen, behar ziren baliabideak izatean garapen berria justifikatzen hasteraino, eta jada 1977ko udan, txostenek, izatez, sobietarrak tamaina handiko erreakziozko hegazkin batean lanean ari zirela zioten.

Hegazkin berriaren hasierako prototipoak bere lehen hegaldia 1982ko abenduan egin zuen. Jatorrian NATOk hegazkin honi "An-40" eta ondoren "An-400" izenak eta "Kondor" Nato Kode izena eman zizkion arren, 1985erako, erreakziozko hegazkin handi hau ofizialki "An-124 Ruslan" bezala iragarria izan zen. An-124a zerbitzuan 1986an hasi zen, eta gaur egun hamarnaka hegazkin daude zerbitzuan, horietakoren batzuk beste batzuen artean Arabiar Emirerri Batuak, Libia, Errusia eta Ukraina bezalako herrialdeetan aire lineak dituztelarik.

An-124a aldi berean bi lantegik eraiki zuten: Aviastar-SP errusiar konpainia (antzinako Ulyanovskeko Abiazio Industrialeko Multzoa) eta Ukrainako hiriburu den Kieveko AVIANT konpainiak.

Ekoizpena geratu egin zen Sobietar Batasuna desagertu ondoren. Amaitu gabeko azken bost oinarrizko egiturak 2001 eta 2004an amaituak izan ziren. An-124ak jada eraikitzen ez diren arren, bazeuden Errusia eta Ukrainaren artean 2008-2009 epean hegazkinak ekoizteko amankomuneko planak.

Zerbitzua

aldatu
 

Alemaniak lideratu zuen An-124 hegazkinak alokatzeko ahalegina NATOren aire garraio taktikoko beharretarako. Bi hegazkinak SALIS GmbHri alokatuak izan ziren behin-behineko baliabide bezala Airbus A400M hegazkina iritsi arte.

Volga-Dnepr errusiar karga konpainiak Boeingekin kontratuak ditu tamaina handiko osagai aeronautikoak Everetteko bere lantegira garraiatzeko. An-124a da Boeing 777an erabilitako motoreak diren General Electric GE90 turbofanak osorik muntatuta eramateko modu bakarra.

Airbusek beste errusiar garraio konpainia bat, Polet Airlines aukeratu du enpresarentzako "izendatutako garraiatzaile" bezala. Poletek bere hiru An-124-100ek Airbusen jabea den EADSek eraikitako ekipo astronautikoak eta Airbus A380aren eredu baten osagaiak garraiatuko dituztela espero du. Rolls-Royce Trent 900a Boeing 747F baten osorik garraia daitekeen A380aren motore bakarra denez, bere lehiakideak, Engine Alliance GP7000k hegazkin handiago bat behar du, An-124a bezalakoa, osorik garraiatu nahi baldin bada behintzat.

Aktibitate esanguratsuak

aldatu
  • 1987ko maiatzean An-124 batek munduko errekor bat ezarri zuen berriz erregaiz hornitu gabe 20.151 kilometro egin ondoren. Hegaldiak 25 ordu eta 30 minutu iraun zuen, eta aireratzean 455 tonako pisua zuen. Aurreko errekorra B-52H batek zuen, 18.245 kilometrorekin.
  • 1985eko uztailean An-124 batek 171.219 kiloko kargamentu bat 10.750 metroko altueraraino eraman zuen.
  • 2005eko apirilean, 1n-124 batek Aksumeko obeliskoa bere jatorrizko tokia den Etiopiara eraman zuen bueltan. Garraioa hiru bidaiatan egin zen, bakoitzean monumentuaren heren bat eramanez, 160 tona eta 24 metro orotara bakoitzean. Aldaketak egin ziren Aksumeko aerodromoan tamaina horretako hegazkin bat hartu ahal izateko.
  • An-124 bat erabili zen EP-3E Aries II adimen elektronikozko hegazkina Hainanetik garraiatzeko 2001eko uztailak 4an Hainan uharteko gertakarian.
  • 1994ko ekainean, An-124 batek tren makina bat garraiatu zuen Kanadatik Irlandaraino.
  • Volga-Dnepren An-124 batek balea bat garraiatu zuen Nizatik Japoniaraino. Beste hegaldi batean, elefante bat eraman zen Moskutik Taiwanera.

Segurtasuna

aldatu
 
An-124aren aurrealdeko ikuspegia

2005 arte, An-124 hegazkinek lau istripu garrantzitsu izan dituzte 50 hildakorekin 1992 eta 1997 artean.

Antonov Airlinesen jabetzakoa zen UR-82029ak Windsorko lurreratze pista gainditu zuen gauean elur gainean lur hartzen zuen bitartean 2000ko abenduak 18an. 110 metro igaro ondoren gelditu zen 2390 metroko luzera duen 25. pistatik 1100 metro egin ondoren. Ez zen zauriturik egon tripulazioan eta hegazkinak soilik kalte arinak jasan zituen.

Operatzaileak

aldatu

Zerbitzu militarrean, An-124ak Sobietar Aire Armada eta Errusiar Aire Armada zerbitzatu ditu. 2006an, orotara operatzaile zibilekin 26 hegazkin daude, beste 10 hegazkineko eskariarekin.

Helmena hegaldian

aldatu

An-124-100

aldatu
Karga (tonatan) 0 t 10 t 20 t 30 t 40 t 72 t 90 t 97 t 104 t 108 t 120 t 122 t
Distantzia (kmtan) 15.000 14.125 13.250 12.375 11.500 8.700 7.125 6.495 5.900 5.550 4.500 4.325

An-124-100M-150

aldatu
Karga (tonatan) 92 t 113 t 120 t 122 t
Distantzia (kmtan) 7.500 5.925 5.400 5.250

Beste hegazkin batzuekin alderatuz

aldatu
  • C-5 Galaxyk 3982 kilometroko helmena du 122 tonarekin. An-124ak %32 helmen gehiago du.
  • Boeing 747-400ak 8.240 kilometroko helmena du 113 tonarekin, An-124ak baino %39 gehiago eta C-5 Galaxyak baino %79 gehiago.
  • Il-96-400Tak 5000 kilometroko helmena du 92 tona kargaekin. An-124ak %56 helmen gehiago du. baina 40 tonako kargarekin biek ia helmen bera dute: 11.500-12.000 km.

Espezifikazioak

aldatu
 
 
Bi Ivchenko Progress D-18T Series 4S motore

Ezaugarri orokorrak

aldatu
  • Tripulazioa: 6 pertsona
  • Edukia: 88 pasaiari
  • Karga:150.000 kilo
  • Luzera: 68,96 metro
  • Zabalera: 73,3 metro
  • Altuera: 20,78 metro
  • Hego hedadura: 628 metro karratu
  • Pisua hutsik: 175.000 kilo
  • Pisua kargatuta: 392.000 kilo
  • Gehienezko pisua aireratzean: 405.000 kilo
  • Motoreak: 4 Ivchenko Progress D-18T turbofan
    • Bultzada normala: 229,5 kilonewton, 51.600 librako bultzada bakoitzak.
  • Erregai edukia: 213.740 kilo (An-124), 212.350 kilo (An-124-100)

Errendimendua

aldatu
  • Gehienezko abiadura operatiboa: 865 kilometro orduko
  • Gurutze abiadura: 800-850 kilometro orduko
  • Helmena: 5400 kilometro (120 tonako kargarekin)
  • Helmena ferryan: 15.000 kilometro
  • Zerbitzuan iris daitekeen gehienezko altuera: 12.000 metro
  • Hego karga: 365 kilo metro karratuko
  • Bultzada/pisua: 0,23

Lotutako garapenak

aldatu

Antzeko hegazkinak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu