Laketontzi

Yate» orritik birbideratua)

Laketontzia, batzuetan Iot edo Yate izendatua, aisiarako edo kirolerako ontzia da, motorez edo belaz higitzen dena[1]. Euskarazko hitza ingelesezko yacht hitzetik dator; eta hau, era berean, nederlanderazko jacht hitzetik, "ehiza" esan nahi duena. Diseinuaren jatorria, Herbehereetako Armadak piratak eta etsaiak jazartzeko erabiltzen zituen itsasontzietan oinarrituta dago[2].

Iot bat Lorienten, Bretainian

Kroskobakarra edo kroskoanitzekoa izan daiteke eta herrialde batzuetan, tartean Espainian edo Frantzian, baimen administratiboa eskatzen dute gobernatzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Yate. .
  2. Gardiner, R; Lavery, B. (1992). The Line of Battle : The Sailing Warship 1650-1840. (2004. argitaraldia) Conway, 68 or. ISBN 0-85177-954-9..


Kanpo estekak

aldatu