Boeing

Hegazkinen enpresa fabrikatzaile estatubatuarra

Boeing munduko merkataritzako hegazkinen fabrikatzailerik handiena da. Estatubatuarra da, eta hegazkin militarrak, helikopteroak eta espazio-ontziak ere egiten ditu. 1916an William Boeingek Pacific Aero Products konpainia sortu zuen, gero Boeing izena hartuko zuena. Lehenengo arrakasta 1924an estatubatuar armadarako egindako M-15 biplanoarekin lortu zuen, eta urtebete geroago, herrialde hartako posta-zerbitzu federala egingo zuten hegazkinekin. 1928an United Aircraft and Transport Corporation industria-taldea sortu zuen; bertan biltzen ziren enpresa aeronautiko garrantzitsuenak eta United Airlines aire-konpainia. Ondoren, posta-garraiorako hegazkin iraultzaile bat asmatzeaz gainera, 1933an Boeing 247a aurkeztu zuen, 10 bidaiarirentzako hegazkin berritzailea. Garraiorako ur-hegazkinak ere egin zituen. Bigarren Mundu Gerran, inoiz izan ziren bonbaketaririk handienak egiten hasi zen, eta bereak ziren Japonian bonba atomikoak jaurti zituztenak. Gerra amaieran, ozeanoak zeharka ditzakeen hegazkinaren aurrekoa izan zena diseinatu zuen. Harrezkero fabrikatu dituen merkataritza, garraio eta bidaiarien hegazkin guztiak berritzaileak eta bere alorrean lehenak izan dira.

Boeing
Boeing full logo.svg
Connect, Protect, Explore and Inspire the World through Aerospace Innovation
Datuak
Izen ofiziala
THE BOEING COMPANY
Motakapital irekiko enpresa, negozioa, aerospace manufacturer (en) Itzuli, enpresa, weapons manufacturing company (en) Itzuli eta rail vehicle manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaaerospace industry (en) Itzuli, industria aeronautikoa, space-based economy (en) Itzuli, arms industry (en) Itzuli, aircraft construction (en) Itzuli eta space industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaWorld Wide Web Consortium eta Wi-Fi Alliance
Honen parteDow Jones Industrial Average, competition between Airbus and Boeing (en) Itzuli eta S&P 500
Eskumendekoak
Enplegatuak153.000 (2018ko abenduaren 31)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Agintea
Zuzendari exekutiboaDennis Muilenburg (en) Itzuli eta Dave Calhoun (en) Itzuli
Egoitza nagusi Txantiloi:Format start end
Legezko formaU.S. corporation (en) Itzuli
JabeaThe Vanguard Group (en) Itzuli, T. Rowe Price (en) Itzuli, Newport Trust (en) Itzuli eta BlackRock
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak117.359.000.000 US$ (2018ko abenduaren 31)
Diru-sarrerak33.580.000.000 US$ (2019)
Irabazi garbia10.460.000.000 US$ (2018)
Ustiapen-mozkina19.637.000.000 US$ (2018)
Burtsa-kapitalizazioa193.200.000.000 US$ (2018ko abenduaren 31)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa eta Tokyo Stock Exchange (en) Itzuli
Historia
Sorrera1916ko uztailaren 15a
1917
1961
1961eko martxoaren 21a
Sortzailea
SorlekuaSeattle
Ordezkatzen duMcDonnell Douglas, North American Aviation (en) Itzuli, Rockwell International (en) Itzuli eta North American Rockwell (en) Itzuli
AurrekoakMcDonnell Douglas
Jasotako sariak
Webgune ofiziala
Facebook: boeing Twitter: Boeing Instagram: boeing LinkedIn: boeing Youtube: UC9IEkprr46ScglWU79HF5qQ Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu