¡Átame!
¡Átame! 1990ean Pedro Almodóvarrek zuzendu zuen espainiar film dramatikoa da. 15 mailatan Goya Sarietarako izendatua izan zen, baina ez zuen saririk lortu.
¡Átame! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | ¡Átame! |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, komedia dramatikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pedro Almodóvar |
Gidoigilea(k) | Pedro Almodóvar |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Agustín Almodóvar (en) ![]() |
Edizioa | José Salcedo (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Argazki-zuzendaria | José Luis Alcaine |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
miramax.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
AktoreakAldatu
- Victoria Abril (Marina Osorio)
- Antonio Banderas (Ricky)
- Loles León (Lola)
- Julieta Serrano (Alma)
- María Barranco (medikua)
- Rossy de Palma (Gamelua Vespan)
- Paco Rabal (Máximo Espejo)
- Lola Cardona (psikiatrikoko zuzendaria)
SinopsiaAldatu
Ricki gaztea (Antonio Banderas) umezurtza da hiru urte zituenetik, eta bere bizitza guztia erakunde sozial eta erreformategi ezberdinetan pasa du. Bere aldetik, Marina (Victoria Abril) drogekin arazoak izan dituen eta porno eta izuzko filmetan lan egiten duen aktorea da. Honek txunditua, Rickik bahitu egiten du, Marinak ere bera maita dezan ahal duen guztia egingo duena. Emakumearen hasierako ezetzak eta ihes egiteko bere saiakera hutsalek, azkenean, bien artean, pixkana-pixkana goraka doan adiskidetasun bati tokia uzten dio, azkenean benetako maitasun bihurtzen dena.
IruzkinakAldatu
15 mailatan Goya Sarietarako izendatua izan zen, baina ez zuen saririk lortu. Pedro Almódovarrek eginiko zortzigarren filma izan zen, eta bere aurreko filma izan zen Mujeres al borde de un ataque de nerviosekin lortutako arrakasta handiaren ondoren egin zuen lehena, gai eta estilo mota garbiago batean aurrera eginez, dramatik hurbilago zegoena hasierako komediatik baino, azkenean, hurrengo filmekin, horietakoren bat edo beste Oskar sariduna, iritsiko zitzaion nazioarteko ospea emango ziona. Antonio Banderasek, Hollywoodera jauzia eman aurretik espainiar zinean egin zuen azken film nabarmena ere badela aipatu behar da.
SariakAldatu
Goya Sarien V. edizioaAldatu
Beste sari batzukAldatu
Jaialdia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
Berlinale | Urrezko hartza | Hautagaia |
César Sariak | Atzerriko filmerik hoberenaren César Saria | Hautagaia |