The 13th Warrior
The 13th Warrior (euskaraz 13. Gerlaria) 1999ko John McTiernan estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Michael Crichton idazlearen Eaters of the Dead ("Heriotzaren Jaleak") eleberrian oinarritua dago. Bertan, Antonio Banderas, Diane Venora, Dennis Storhoi, Vladimir Kulich eta Omar Sharif aktoreek anteztu zuten.
Argumentua Aldatu
X. mendea. Ahmed (Antonio Banderas) arabiar noblea emakume bat gorteiatzeagatik bere herrialdetik erbesteratua da. Iparralderako bidaian bere tutorea Melchisidek (Omar Sharif) bidailagun du, han bikingoekin harremanetan jarriko delarik. Ahmedek bere adiskide arabiarrak laga eta bikingoekin batera haien herrira joango da, bertan herria erasotu eta jendea jaten ari den basati gudaroste baten berri izango dutelarik. Sorgin baten profeziaren arabera, bikingoak atzerritar baten laguntzaz garaile suertatuko dira, iragarpen horrek Ahmed bikingoei basatien aurkako borrokan laguntzera bultzatuko du.
Aktoreak Aldatu
- Antonio Banderas: Ahmad ibn Fadlan
- Diane Venora: Weilew erregina
- Vladimir Kulich: Buliwyf
- Dennis Storhøi: Herger
- Omar Sharif: Melchisidek
- Clive Russell: Helfdane
- Richard Bremmer: Skeld
- Tony Curran: Weath
- Eric Avari: Karabanako gidaria
- Sven Wollter: Hrothgar erregea
- Asbjorn Riis: Halga
Kanpo estekak Aldatu
- The 13th Warrior filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)