Evita (filma)
Evita 1996ko Alan Parker ingeles zinema zuzendariak zuzendutako musikal drama film bat da. Madonna, Antonio Banderas, Jonathan Pryce eta Jimmy Nail aktoreek antzeztu zuten. 1976ko Tim Rice eta Andrew Lloyd Webber musikagileen izen berdineko musikalean oinarritua dago. Filma nahiz jatorrizko musikala Argentinako Errepublikako lehen dama izan zen Eva Perón zenaren bizitzan oinarrituak daude. Gidoia Alan Parker berak eta Oliver Stonek egokitu zuten.
Oscar Sarietarako hainbat izendapen jaso zituen, azkenean bere soinu bandako You Must Love Me abestiarengatik Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabaziz. Hiru Urrezko Globo Sari ere eskuratu zituen: Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala, Jatorrizko abesti onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikal ("You Must Love Me") eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Madonna).
Argumentua aldatu
1952, Eva Perón zendu eta mitoaren heriotza Argentina osoa atsekabetua laga du. Haurtzaro zail baten ondoren, Eva probintzietako neska gaztea zena, Argentinako Errepublikako lehen dama bilakatuko da.
Aktoreak aldatu
- Madonna: Eva Perón
- Antonio Banderas: Ché
- Jonathan Pryce: Juan Perón
- Jimmy Nail: Agustín Magaldi
- Victoria Sus: Juana Ibarguren andrea
- Julian Littman: Juancito Duarte
- Olga Merediz: Bianca Duarte
- Laura Pallas: Elisa Duarte
- Julia Worsley: Erminda Duarte
- Peter Polycarpou: Domingo Mercante
- Gary Brooker: Juan Atilio Bramuglia
- Andrea Corr: Juanen maitalea
- Alan Parker: Film zuzendari asaldatua
Kanpo estekak aldatu
- Evita filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Evita filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)