Philadelphia (filma)
Philadelphia (euskaraz Filadelfia) 1993ko Jonathan Demme estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan hiru gai nagusi jorratzen dira: homosexualitatea, homofobia eta HIESa, gaixotasun hau Hollywoodeko filma batean modu irekian aipatu zen lehenbiziko aldia izan zelarik.
Bi Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Tom Hanks) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria, azken hau Bruce Springsteen abeslari eta musikariaren Streets of Philadelphia abestiari esker.
Antonio Banderas espainiar aktorearen Hollywoodeko lehen agerpena ere izan zen.
Argumentua
aldatuAndrew Beckett (Tom Hanks) abokatu gazte eta arrakastatsuaren bizitza HIESa duela jakitean eta bere abokatu bulegoti kaleratzen dutenean aldatu egingo da. Orduan, Joseph Miller (Denzel Washington) abokatua defenda dezan kontratatu eta garaiko estatubatuar gizartean gaixotasun honi buruaz dagoen iritzi publikoaren aurka borrokatu beharko dira.
Aktorea
aldatu- Tom Hanks: Andrew Beckett
- Denzel Washington: Joe Miller
- Mary Steenburgen: Belinda Conine
- Jason Robards: Charles Wheeler
- Antonio Banderas: Miguel Alvarez
- Ron Vawter: Bob Seidman
- Daniel Chapman: Ospitaleko narratzailea
- Charles Glenn: Kenneth Killcoyne
- Joanne Woodward: Sarah Beckett
- David Drake: Bruno
Kanpo estekak
aldatu- Philadelphia filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)