Anatoli Karpov

Anatoly Karpov» orritik birbideratua)

Anatoli Yevgenyevitx Karpov (errusieraz: Анатолий Евгеньевич Карпов edo Anatolij Evgen'evič Karpov) (Zlatoust (antzinako Sobietar Batasuna), 1951ko maiatzaren 23a - ) errusiar xake jokalaria da, eta birritan izan da munduko txapeldun, lehenbiziko aldiz 1975-1985 artean, bigarrengoz 1993-1999 artean. Gehienbat Gari Kasparov xakelariarekin izandako norgehiagoka edo lehia biziarengatik oroitua da. Izan duen elo puntuaketa onena 2780 da, 1994ko uztailean lortu zuena.

Anatoli Karpov

(2017)
Ahotsa
Dumako diputatua

2021eko urriaren 12a -
Hautetsia: 2021 Russian legislative election (en) Itzuli
Dumako diputatua

2016ko urriaren 5a - 2021eko urriaren 12a
Hautetsia: 2016 Russian legislative election (en) Itzuli
Dumako diputatua

2011ko abenduaren 21a - 2016ko urriaren 5a
Hautetsia: 2011 Russian legislative election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZlatoust (en) Itzuli1951ko maiatzaren 23a (72 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1951 -  1991)
 Errusia  (1991 -
Lehen hizkuntzaerrusiera
Hezkuntza
HeziketaEconomics Faculty of Saint Petersburg State University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaprofessor of economics (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
errusiera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, politikaria, idazlea, kazetaria eta Dumako diputatua
Lantokia(k)Mosku
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza6th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
7th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
first Civic Chamber of the Russian Federation (en) Itzuli
8th State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

aekarpov.com
IMDB: nm0440024 Allocine: 35537 Allmovie: p119946
Facebook: officialKarpov Twitter: karpovanatolye Instagram: karpov.chess.official Edit the value on Wikidata

Karpovek hiru alditan irabazi zuen SESBeko xake txapelketa, 1976, 1983 eta 1988an; azken horretan lehen postua Gari Kasparovekin partekatu zuen.

Sobietar Batasuneko xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 1972, 1974, 1980, 1982, 1986 eta 1988ko Xake Olinpiadetan eta 1985eko eta 1989ko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.

9 aldiz irabazi du Xakearen Oscarra.

Biografia aldatu

Anatoli 1951ko maiatzaren 23an jaio zen garaiko SESB zen Zlatoust hirian. Gerra ondorengo inguruko milioika langile bezala, Karpov sendia pobrea zen. Lau urte besterik ez zituenean, aitak Toliari xakean jokatzen erakutsi zion. Baina, Capablanca edo Resheskyren gurasoak ez bezala, Anatoliren aitak bien arteko partida guztiak irabazi ohi zituen.

« Negar egitear nengoen eta zotinka hasiko nintzatekeen nire aitaren hitzegatik ez balitz izan: Biotako batek galdu behar du eta, negarrez hasten bazara, ez dut sekula zurekin jokatuko[1] »

Aitaren hitz gogorrak ez ziren alferrikakoak izan eta mutikoak etxean ikasten jarraitu zuen 7 urterekin aitaren lantegiko kirol klubean, xake arloan, sartu zen arte. Bere bizilaguna zen Sacha Kolishkin izan zen han sartu zuena eta, era berean, bizitza osoan zaletasuna izango zuenean sartu zuen: filatelian[2].

« Hasieran denborapasa bat izan zen... Pixkanaka, zigiluetan erreperatu nuen, sinbologian... Estatuaren historian zaletu nintzen, SESB eta, batez ere, Errusiaren historian. Behin, 1913ko Romanov sendiaren hirugarren mendeurreneko zigiluak eskuratu nituen. Luzezkak ziren, tsarren erretratuak eta jauregien margolanak. Interes handia piztu zidaten.[3] »

Di-da batean igo zen Anatoli gaztea eta, 11 urterako, Maisu hautagai egin zuten. Hamabi urterekin, Mikhail Botvinniken eskola ospetsuan hartu zuten, baina maisuak ez zuen oso ondo baloratu:

« Idearik ez dauka. Mutil honek ez du inongo etorkizunik xakean[4] »

Karpovek eskola hartan asko ikasi zuela onartu zuen gerora, xake liburuetan murgiltzea eta teorian sakontzea eskatu baitzion. 1966an, 15 urte zituenean, maisu nazional bihurtu zen, SESBeko gazteena, eta 1969an gazteen munduko xake txapelketa irabazi zuen. 1969an Nazioarteko Maisu egin zuten eta, hurrengo urtean, Nazioarteko Maisu Handi.

Hurrengo urteetan egoera finkatzen joan zen eta, 1973an, bigarren izan zen SESBen egindako txapelketan eta lehena Leningradon egindakoan, horrela, munduko txapeldun izateko lehiarako Hautagaien Torneoan sartzeko aukera lortu zuen. Final-laurdenetan Lev Polugayevski garaitu ondoren, mundu txapeldu ohia zen Boris Spaskirekin lehiatu behar izan zuen eta erabateko porrota eragin zion hari: 4-1. Finalean, berriz, Viktor Kortxnoi garaitu zuen 12,5-11,5.

Garaipen honek orduan munduko txapeldun zen Bobby Fischerren aurka titulua lehiatzeko aukera eman zion, baina estatubatuarra ez zegoen txapelketako arauekin ados eta berarentzat mesedegarri ziren arauak eskatu zituen, arau horiek onartu ezean jokatzeari uko egingo ziola esanez. FIDEk onartezintzat jo zituen Fischerren eskakizunak eta, 1975ean, Karpov munduko txapeldun izendatu zuen. Txapeldun titulua Fischerrren aurka jokatu gabe eskuratu zuenez gero, titulu horren zilegitasuna zalantzan jartzen zutenen aurrean bere nagusitasuna benetakoa zela, eta ez itxurazkoa, frogatu behar izan zuen urrengo munduko bi txapelketetan, 1978an Baguion eta 1981n Meranon, Viktor Kortxnoiren aurka 6-5 eta 6-2 irabazita.

 
Gari Kasparov eta Anatoli Karpov 1985ean

Hori gutxi balitz, torneo ugari irabazi zuen eta lider eztabaidaezin izan zen Gari Kasparov agertu arte. Lehia gogorra piztuko zen bi jokalarien artean hurrengo hamarkadan.

1984an, Karpovek titulua defendatu behar izan zuen Kasparoven aurrean. Karpov 5-0 irabazten joan ondoren, txapeldungaia 5-3raino hurbildu zitzaion eta, 5 hilabeteko lehiaren ondoren, bertan behera utzi zuten. 1985 arte izan zen txapeldun; urte hartan Kasparoven aurka lehiatu zen berriro, baina, oraingoan, Kasparov gailendu zen.[5].

Handik aurrera 3 alditan galdu zuen:

1993an, berriro eskuratu zuen titulua Jan Timmanen aurkako partidan, Jakartan. Baina Munduko Xake Txapelketa banatuta zegoen jada, eta Kasparov Nazioarteko Federaziotik aldenduta zegoen. Ofizialtasunak zalantzan, titulu berria ez zen banaketaren aurreko tituluarekin parekatzen eta Kasparoven eskuetan mantentzen zen hura; gainera, Kasparovek jarraitzen zuen ELO zerrendaren lehen postuan. Hala ere, berriro lehiatu zen 1998an Viswanathan Ananden aurka.

Garai horretakoa da Karpoven arrakasta handienetakoa, Linaresen 1994an, 2,5 puntuko diferentziaz gainditu baitzituen bigarren geratu ziren Kasparov eta Shírov. 11/13 emaitza eta 2985 Eloko saioa historian izan den gogorrenetakoa da, AEBtako 1963-1964 txapelketan Fischerrek lortutako 11/11ren ondoren.

1994 eta 1998 artean maila handian jardun bazuen ere, handik aurrera ez zuen maila hori mantendu. Azkenean, iritzi ezberdinak zirela-eta, FIDEren titulua defendatzeari uko egin zion eta sailkapen ofizileko lehen postuaetatik aldentzen joan zen. Aldiz, bere mailan jarraitzen du xake azkarreko torneoetan eta maiz hartzen du parte horrelako lehietan.

Beste lan batzuk aldatu

  • Diputatu Errusiako Legebiltzarrean.
  • Lehendakari Bakerako Nazioarteko Fondoan.
  • Lehendakari Txernobyleko kaltetuei laguntzeko batzordean.

Gaurkoan FIDEko lehendakaritzako hautagai izendatzekotan ibili da eta lehen arerio izan zuen Gari Kasparoven eta beste federazio batzuen laguntza du horretan, baina ez du Errusiako Xake Federazioa aldeko, oraingo lehendakaria den Kirsan Ilyumzhinovek jarraitzea nahi baitute haiek[6].

Irudiak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anatoli Karpov  

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu


Aurrekoa
Bobby Fischer
Munduko Xake Txapelduna
1975-1985
Ondorengoa
Gari Kasparov
Aurrekoa
Gari Kasparov
FIDEren Munduko Xake Txapelduna
1993-1999
Ondorengoa
Aleksandr Khalifman

Luanda errorea in Modulu:Navbar at line 58:Invalid title Munduko Xake Txapeldunak.