Elo sailkapena xake, go eta beste jokoetan jokalariak euren trebeziaren arabera sailkatzeko erabiltzen den ebaluazio-sistema bat da. Arpad Elo fisikariak, xake jokalaria ere bazena, garatu zuen 1960ko hamarkadan eta FIDE Nazioarteko Xake Federakuntzak bere egin zuen.

Elo sistema, algoritmo matematiko bat da, eta bi jokalariren arteko partidan bakoitzak duen puntuazioaren arabera jokalari bakoitzak partida irabazteko daukan probabilitatea kalkulatzen du. Probabilitate hori benetako puntuazioari kenduta lortzen da partida horretan jokalariak lortu duen gehikuntza edo kenketa.

2013ko azaroko Nazioarteko Xake Federakuntzaren elo zerrendako burua Magnus Carlsen Norvegiarra da 2870 punturekin. Jokalari berak lortu zuen 2013ko otsailean gaur egun arte lortu den puntuaziorik altuena 2872 punturekin, aurretik Garry Kasparovek ezarritako marka hautsiz. Dena dela, Elo puntuaketa sistemak ez du balio garai desberdinetako jokalarien maila alderatzeko, zeren algoritmoa ez baita erabat perfektua, eta urteak joan ahala jokoalarien puntuaketak batez beste zertxobait igotzeko joera du.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.