Loibeltz
Euskal Herriko mendia
Loibeltz edo Santa Barbara Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen Baztan udalerriko mendi bat da, Almandoz herriaren lursailetan dago. Belateko mendilerroan dago, Illarratzuko Kaskoa mendiaren alboan, eta 723 metroko garaiera du.
Loibeltz Santa Barbara | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 723 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°05′18″N 1°37′01″W / 43.0883015°N 1.6168187°W43°05′18″N 1°37′01″W / 43.0883015°N 1.6168187°W |
Mendikatea | Belateko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Almandoz edo San Blas bentatik |
Luberri | Luberri |
IzenaAldatu
Mendiak berez Loibeltz izena du, baina gailurraren inguruan dagoen Santa Barbara baselizarengandik ezagunagoa den Santa Barbara izena hartzen du.
MendiaAldatu
Almandoz herria mendiaren ekialdeko magalaren oinetan dago.
Gailurraren inguruan mendiaren izena ematen dion Santa Barbara baseliza eta Apurtxiko trikuharria daude.
Ohiko igoera abiapuntuakAldatu
- Almandoz herritik (50 minutu).
- San Blas bentatik (40 minutu).