Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa
Alemaniako errepide txirrindularitzako txapelketa urtero ospatzen da 1910etik urteroko Alemaniako txapelduna erabakitzeko. Titulua lasterketa bakar baten garaileari ematen zaio. Garaileak, urte betez, alemaniako banderako koloreak dituen maillota janzteko eskubidea du hurrengo urteko Alemaniako txapelketaraino.
Txapelketa ez zen ospatu 1911n, 1912an, 1914tik 1918rarte, 1926an, 1929tik 1933rarte eta 1942tik 1945 arte arazo politikoengatik.