AhoLab

Aholab» orritik birbideratua)

AhoLab taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, 1995. urteaz geroztik euskarazko hizketa modu automatikoan lan egiten duena Bilboko Goi Ingeniaritzako Eskolan. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ere ikertzen eta produktuak garatzen aritzen dira. Inma Hernaez Rioja irakasleak sortu zuen.

AhoLab
Datuak
Motaikertaldea
Jarduera
Honen parteHiTZ zentroa
Erabilitako hizkuntzaeuskara, ingeles eta gaztelania
Historia
Sorrera1995
webgune ofiziala

Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak Bizkaieraren Fonoteka, eta AhoTTS ahots-sintetizagailua dira.

Txillardegi, Jose Ignacio Hualde eta Iñaki Gaminde hizkuntzalarien lanak baliatu dituzte sintetizagailuetan euskarazko hizketa sortzeko[1][2]

Iñaki Gaminderekin Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio- eta bideo-grabazio batzen dituen Bizkaieraren Fonotekea datu-base fonetikoa sortu zuten.[3]T

Teknologia hau pertsonen arteko komunikazioan lagungarria izan daiteke ere, besteak beste, itzulpenak irakurrita eskaintzen edota ahots-ezgaitasun bat duten pertsonen kasuan.[4]

2019an Ixa ikerketa-taldearekin batera HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen.

Errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Etxeberria Murua, Pilartxo; Salaberri Zaratiegi, Patxi; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis; Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon. (2000). Txillardegi lagun-giroan. UEU, 186 or. ISBN 9788484380078. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  2. Hualde, Jose Ignacio. (1994). Euskal azentuak eta euskara batua. Euskera XXXIX (Euskaltzaindia), 1549-1568 or..
  3. «Bizkaiko Fonotekea: Bizkaiko herri hizkeraren lekukoak» HABE, 328. zenbakia ISBN 0212-6788. (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  4. «Inma Hernaez: "Hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat ahots sintesia oso egokia izan daiteke" #Zientzialari (108)» Zientzia Kaiera 2019-01-18 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  5. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Kanpo estekak aldatu