Mans Hulden jaiotzez finlandiarra den hizkuntzaren prozesamenduko irakasle eta ikerlari euskalduna da. Koloradoko Unibertsitatean (AEB) egiten du lan eta bere ikerketa-lanaren emaitza den Foma programa Xuxen zuzentzaile ortografikoaren tripetan erabiltzen da.

Mans Hulden
Mans Hulden eta Iñaki Alegria 2013an Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFinlandia, ?
Hezkuntza
HeziketaArizonako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMichael Hammond
Doktorego ikaslea(k)Manex Agirrezabal
Hizkuntzaksuediera
finlandiera
ingelesa
euskara
Navajoera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta akademikoa
Lantokia(k)Boulder (Colorado)
Enplegatzailea(k)Coloradoko Unibertsitatea Boulderren
Coloradoko Unibertsitatea Boulderren
experts.colorado.edu…

Morfologia konputazionala lantzeko Foma tresna-multzoa aldatu

Mans-ek automatekin eta transduktoreekin lan egiten duen Foma tresna hori garatu zuen. Foma tresna konpiladore, programazio-lengoaia eta C liburutegi batekin osatuta dago. Formatu berezi batean erregela multzo bat idatziz gero, erregela horiek egoera finituetako transduktore eta automatetara itzultzen ditu. Oso inplementazio eraginkorrak lortzen ditu eta software librea da. Morfologia konputazionala lantzeko tresna egokia da, baina egoera finitutako beste edozein aplikazio mota guztietan ere erabilgarria da.[1]

 
Korrika 2011

Euskalduna, euskaraduna aldatu

Helsinkiko Unibertsitatetik etorrita urtebeteko zientzia-egonaldi egin zuen 2010ean UPV/EHUko Informatika Fakultatean lankidetzan Ixa Taldearekin eta tarte horretan euskara ikasi zuen.[2] Korrikaren lekukoa ere eraman zuen Donostiako Informatika Fakultatearen kilometroan.

Xuxen-en bertsio librea aldatu

Iñaki Alegriarekin lankidetzan Xuxen zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu zuen. Xuxenen erregelak eta lexikoak XFST programarekin inplementatuta zeuden lehenago, baina XFST ez zen software librea. Xuxen zuzentzailea, Foma-rekin birdefinituta, banaketa libreko programetan ere bere osotasunean integratu ahal izan zen. Hortik zetorren Foma-ren garrantzia.

Euskarazko testu zaharrak normalizatzeko lanak ere egin dituzte.[3]

2013ko Bertsolari Txapelketako azterketa informatikoa aldatu

Ixa taldeko Manex Agirrezabal eta Bertol Arrietarekin, baita Aitzol Astigarragarekin ere, 2013ko bertsolari-txapelketako bertsoak aztertu zituen informatikoki.[4][5] Ingelesezko poesiak ere aztertu zituzten.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Ixa Taldea. (2010-12-16). «Ikastaroa: Automaten inplementazio azkarra eta librea (Mans Hulden) – Hizkuntza-teknologiak» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  2. «Hiztun Aktiboak Unibertsitatean #2: Nazioarteko Ibilbideak. Mans Hulden» AKTIBATU euskararen erabilera UPV/EHUn (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  3. (Ingelesez) Etxeberria, Izaskun; Alegria, Iñaki; Uria, Larraitz; Hulden, Mans. (). «Combining Phonology and Morphology for the Normalization of Historical Texts» Proceedings of the 10th SIGHUM Workshop on Language Technology for Cultural Heritage, Social Sciences, and Humanities (Association for Computational Linguistics): 100–105.  doi:10.18653/v1/W16-2112. (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  4. «1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  5. «Hulden, Mans - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  6. Zabaleta, Manex Agirrezabal; Loinaz, Iñaki Alegria; Hulden, Mans. (). (AR) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa. UEU. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

Kanpo loturak aldatu

  • Mans HuldenOrri pertsonala Koloradoko Unibertsitateko webgunean.