Joan Piarres Duvoisin
- Artikulu hau euskal idazle ainhoarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joan Piarres Duvoisin (argipena)».
Joan Piarres Duvoisin, edo Jean Duvoisin,[1] izengoitiz Gazteluberri[1] (Ainhoa, Lapurdi, 1810 - Ziburu, Lapurdi, 1891) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.
Joan Piarres Duvoisin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ainhoa, 1810eko maiatzaren 16a |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Ziburu, 1891ko urtarrilaren 30a (80 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta aduana-agentea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Izengoitia(k) | Gazteluberri |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 287 |
BizitzaAldatu
Haurtzaroa Ezpeletan igaro ondoren, Larresoroko apaiztegian ikasi zuen. Diziplina gabeko ikaslea zen arren, irakurtzeko zaletasuna eta geografia, historia eta literatura ikasteko grina piztu zitzaizkion han. 20 urterekin, apaiztegia utzita bere aita bezala mugako aduanetan hasi zen, bai eta kapitain izatera iritsi ere.
Mugako Aduanetako kapitaina izateaz gain, Luis Luziano Bonaparte printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta berari eskatu zion Biblia osoaren itzulpena, 1859. urtean hasi eta 1865.ean argitaratua. Era berean, euskara-frantses hiztegia egiten hasi zen, aurreko burubide bera eraman zuelarik. Honetarako, euskarazko liburu anitz irakurri behar izan zituen, hitzetara ez ezik, esaldietara ere zaletu zelarik. Irakurketa hauen artean Agustin Kardaberazen Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac liburua dugu. Liburu hori gipuzkeratik lapurterara bihurtu eta 1856an argitaratu zuen Liburu Ederra izenburuarekin. Handik bi urtera, bere lanik ezagunenetakotzat geldituko zen Laborantzazko liburua idatzi zuen, Bonaparte printzeak eskaturik.
Hala ere, euskal nobelagintzari ekarritako ekarpenik garrantzitsuena Baigorriko Zazpi Liliak liburua dugu. 1832. urtean bildutako ipuinekin osatutako lan hau ez zen 1884-1885 arte argitaratu. Parisen zatika ateratzen hasi zen Revue des Basses-Pirenees et des Landes aldizkariaren lehen bi tomoetan.
Liburua ipuinez osatua badago ere, askok nobela barruan sartzen dute, ipuinek elkarrekin duten koherentziagatik batez ere, bata bestearekin lotzeko erak liburuari batasuna ematen baitio.
1891. urtean hil zen Ziburun, hainbat lan argitaratu gabe utzi zituelarik, adibidez, Cervantesen On Kixote, hiztegi bat, gramatika lanak, historia artikuluak eta abar.
LanakAldatu
NobelaAldatu
ErlijioaAldatu
AlmanakaAldatu
BestelakoakAldatu
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Piarres Duvoisin |
Kanpo loturakAldatu
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Joan Piarres Duvoisin |
- «Jean Pierre Duvoisin», Literaturaren Zubitegia.