Joanes de Quirno

euskal baleazale eta dantzaria

Joanes de Quirno -Joannes de Quirno- (Ainhoa-?) XVIII. mendeko euskal baleazale eta dantzariari zor zaio, bere emaztea zen Joana Dunaterekin batera, egun mugaren bi aldetan aurkitzen diren Dantxaria (Lapurdi) eta Dantxarinea (Nafarroa), Ainhoa eta Urdazubiko, hurrenez hurreneko, auzoen izena.

Joanes de Quirno
Bizitza
JaiotzaAinhoa, ?
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Joanes de Quirno eta Joana Dunatek Dantxarian eraiki zuten lehen etxeko leiho baten azpian ageri den 1733ko oroitarria.

Joanesek bale arpoilari gisa diru puska bat bildu zuen eta 1733an eta bere emazte Joana Dunaterekin lur batzuk erosi zituen Ainhoan, Lapurdi eta Nafarroaren arteko muga-mugan. Hiru etxe eraiki zituzten bertan eta Dantcharinea izena eman zieten.

Hiru etxe horien inguruan beste batzuk eraiki ziren gerora, gaur egun Lapurdiko Dantxaria eta Nafarroan kokatzen den Dantxarinea gunea osatuz.

Joanes de Quirno izeneko bat (Joanes ttipia izenez ere ezagutua) 1662an Ainhoako herriko biztanle berrien erroldan ageri da[1].

Joanes de Quirno bale arrapakaria izateaz gain dantzari aparta ere izan omen zen. Izan ere, 1700. urtean Anjouko dukea zen Felipek (Felipe V. Borboikoa, gerora) Espainiako errege izendapena onartu eta 1701eko urtarrilean Frantziatik Espainiarako bidean zihoalarik, Euskal Herrian, Donibane Lohitzunen, hiru egunez atseden hartu zuen, bertako herritarrek omenaldia egin nahi izan zioten eta hainbat dantza eskaini zizkioten hiru egun horietan (urtarrilaren 19tik eta 22ra bitartean)[2]. Dantza horietan parte hartu zuenetako bat dugu Joanes de Quirno. Errege izendatu berriari eskainitako dantzetan nabarmendu zen Joanes eta Felipek dantzari hura nor ote zen galdetu zuen. Dantzari bikaina omen zena, errege berriaren galdearen ostean oraino gehiago famatu zen.

Familia aldatu

Joanes eta Joanak Guillermo Quirno Dunate (1736-1828) izeneko ume bat izan zuten, 1748an Zugarramurdin jaiotako Maria Angela Echeandia Aincibururekin ezkonduko zena[3]. Quirno familiaren arrastoak Argentinan barna barreiatzen dira orduz geroztik, eta bere ondorengoen artean Argentinako klase politikoko pertsonai ugari aurkitzen ditugu, hala nola Norberto Quirno Costa (1844-1915) abokatu, diputatu, ministro eta Argentinako lehendakariorde masoia[4], Pablo Quirno Magrane egungo Argentinako Banku zentraleko zuzendaria, bere semea den Pablo Quirno Dates Argentinako gobernuko finantza idazkari ordea, Avelino Quirno Ugarte, edota Avelino Quirno Lavalle, azken honen aita eta Partido Conservador Popular alderdi politikoko sortzaileetako bat[5].

Erreferentziak aldatu

  1. [http://genealogiafamiliar.net/getperson.php?personID=I5171&tree=BVCZ «Guillermo de Quirno Dunate n. Cir. 1736 f. 12 Dic 1828: Genealog�a Familiar»] genealogiafamiliar.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  2. «QUIRNO, Joannes de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  3. (Gaztelaniaz) «Genealogía de Guillermo de Quirno Dunate» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  4. «Gran Logia de la Argentina de Libres y Aceptados Masones - Norberto Quirno Costa» www.masoneria-argentina.org.ar (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  5. (Gaztelaniaz) Insuperable, La. (2018-07-11). «Neo-Aristocracia: Nuevo Director del Banco Central» Noticias La Insuperable (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).

Kanpo estekak aldatu