Augustin Zubikarai

euskal idazlea
Agustin Zubikarai» orritik birbideratua)

Augustin Zubikarai Bedialauneta[1] (Ondarroa, Bizkaia, 1914ko azaroaren 3a - Galdakao, Bizkaia, 2004ko uztailaren 12a) apaiza eta euskal idazlea izan zen, eta euskaltzain ohorezko.[2]

Augustin Zubikarai

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAugustin‏ Zubikarai Bedialauneta
JaiotzaOndarroa1914ko azaroaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao2004ko uztailaren 12a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta apaiz katolikoa
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskerazaintza
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: augustin-zubikarai-bedialauneta-1914-2004 Literaturaren Zubitegia: 98

Bizitza

aldatu
 
Augustin Zubikarairen bustoa

Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi zuen. Hamasei urte zituela hasi zen Euzkadi egunkarian idazten. 1937an Eguna egunkariko erredaktore nagusi izendatu zuten. Geroztik agerkari askotan idatzi zuen: Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egan, Boga Boga, Eguna, eta abar.

Espainiako Gerra Zibilean Laredon atxilo hartu zuten eta Aranda de Dueron, Miranda de Ebron eta Oteitzan (Oteiza de la Solana) egon zen preso. Azkenik, Zaragozako kazetari batekin trukatua izan ondoren Frantziara erbesteratu zen 1940 arte. Antzerki lan askoren egilea da. Lehenengoa 1934an argitaratu zuen Euzkadi egunkarian. 1945an Biarritzeko Euskal Lore jokoetan lehenengo saria lortu zuen, Itxasora lanarekin. 1963an, Iru alaba lanarekin, Toribio Altzaga Saria, eta sari bera 1967an Gizon on eta andre erre?, eta berriz ere 1969an Mendu zarrak antzezlanarekin. Sari gehiago ere jaso zituen: Markinako Lore Jokoena, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Gipuzkoa saria... Baita ere, bestetik, eleberri eta kontakizun ugari argitaratu zituen.1978an Estatuko Kritika Saria jaso zuen Bale denborak eleberriarekin. 1979an, Esan eta esango sei liburuekin, Azkue saria.

Baina bereziki antzerkigintzan nabarmendu zen. Herri ohiturak eta hizkera ikertu zituen halaber, eta mendebaleko euskara edo bizkaiera erabili izan zuen bere testuetan. Ohorezko euskaltzaina, eta Euskerazaintza elkartearen zuzendaria izan zen 1978tik 2004ra, hil zen arte alegia. Euskalkiak bultzatzea zuen xede elkarte horrek, hain zuzen ere.

 
Augustin Zubikarai enparantza, Ondarroan

Narrazioa

aldatu

Nobela

aldatu

Antzerkia

aldatu
  • Illobearen indarra. 1934, Euzkadi.
  • Itxas lapurrak. 1936, Euzkadi.
  • Itxasora. 1945.
  • Seaska inguruan. 1957, Egan.
  • Jaunaren Bidetan. 1959, Egan.
  • Iru alaba. 1963, Euskera.
  • Gizon on eta andre erre. 1967.
  • Aingira kumak. 1969, Egan.
  • Errekonduan. 1969.
  • Bizi garratza. Mendu zaharrak. 1970, Herri Gogoa.
  • Lurrunpean. 1970, Egan.
  • Mendi ta itxaso. 1983, Eusko Jaurlaritza.
  • Arrain sunda. 1986.
  • Arteako itsua eta beste lau antzerki. 1987, Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Gurea. 1991.

Kronika

aldatu

Biografia

aldatu

Autobiografia

aldatu

Bilduma

aldatu
  • "Bigarren Errepublikako denboraldiko idazlanak (1931-1937) eta Ondarroa". 2009, Ondarroako Udala.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu