Karmel (aldizkaria)

euskarazko aldizkari zientifikoa
Karmel» orritik birbideratua)

Karmel Euskal Herriko karmeldarrek euskaraz argitaratzen duten hiruhilabetekaria da.

Karmel: euskal egutegia
Motakultura, gizarte, erlijio eta literatura hiruhilabetekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaMarkina-Xemein
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Historia
ZuzendariaJulen Urkiza
ErredaktoreakLuis Baraiazarra, Gotzon Garate, Ana Urkiza
Identifikadoreak
ISSN1132-2357

karmelaldizkaria.eus
Inguma: karmel-aldizkaria

1931an sortutako Karmengo Argia aldizkariaren ondorengoa da. Aldizkari hau 1936ra arte argitaratu zen, Espainiako Gerra Zibila hasi bezain laster debekatu zutelako. 1951-56 bitartean Karmengo Egutegia kaleratzen zuten eta 1957an berriz ere aldizkaria ateratzea lortu zuten. Hala ere, 1961ean Gobernu frankistak debekatu egin zuen berriz, 1970era arte. 1970etik aurrera etengabe kaleratu izan da.

Aldizkariaren edukia bost ataletan banatzen da: kultura (%40), gizartea (%13), Eliza (%12), iritziak (%10) eta Literatura (%25). Aurretik Zornotzan argitaratzen zen, baina gaur egun Markina-Xemeinen du egoitza.

Karmel aldizkarian era guztietako idazleak daude (erlijiosoak eta laikoak). Julen Urkiza karmeldarra da zuzendari, eta bertan idazten dute, besteak beste, Luis Baraiazarrak, Ana Urkizak eta Gotzon Garatek.

Aldizkariaz gain, talde honek bestelako lanak ere egiten ditu, gehienbat karmeldarren historiako pertsonaien lanak euskaraz argitaratuz.

Kanpo estekak aldatu