Ireki menu nagusia
Shanghaiko Qizhong Stadiuma 2008a

ATP World Tour Finals (lehenago Tennis Masters Cup, Copa Masters edo Masters bezala ezaguna) urtero denboraldi amaieran jokatzen den tenis txapelketa da. Gainazal gogorrean jokatzen da eta bertan banakakoan ATP sailkapeneko 8 hoberenek eta binakako 8 bikote hoberenek parte-hartzen dute.

Beste txapelketa guztiekin ez bezala, txapelketa hau ez da kanporaketa zuzenekoa. 4ko bi talde egiten dira, eta beraien arteko partidak jokatu ostean (bakoitzak bere taldeko 3rekin), talde bakoitzeko 2 hoberenak final-erdietara sailkatzen dira. Hemendik aurrera kanporaketa normala egiten delarik.

HistoriaAldatu

Txapelketa hau 1970. urtean jokatzen hasi zen txapelketa baten hirugarren bertsioa da. Garai horretan ITF erakundeak antolatzen zuen eta The Masters izenarekin ezaguna zen. Orain bezala, txapelketa, urte amaieran jokatzen zen, baina ez zuen punturik ematen sailkapenerako.

1990. urtean, ATP erakundeak ITFren lekukoa hartu zuenean tourra prestatzen, The Masters txapelketa ATP Tour World Championship txapelketarekin ordeztu egin zuen. Oraingoan ATP sailkapenerako puntuak ematen zirelarik. Grand Slam batek ematen zituen puntu haina lortzerik zegoen gainera, horretarako tenislari batek partidu guztiak irabazi behar zituelarik.

ITFk, zeinak oraindik Grand Slam txapelketen prestakuntza bere gain zuen, Grand Slam Cup txapelketa sortu egin zuen, ATP Tour World Championshipekin lehiatzeko asmoz. Txapelketa honetan, urte horretan Grand Slameko txapelketetan emaitza hoberenak lortutako 16 tenislarik parte hartzen zuten.

1999ko abanduan, ATP eta ITF erakundeek, bi txapelketekin aurrera jarraitzea onurarik ematen ez ziela ikusita, txapelketa bakarra egitea adostu zuten, Tennis Masters Cup txapelketa sortuz. Masters eta ATP Tour World Championshipen bezala 8 jokalarik baino ez dute parte-hartzen. Baina erregela berria ezarri zen, ordurarte ez bezala, urte horretako Grand Slam bakoitzaren irabazleek leku bat izango zuten ziurtaturik nahiz eta sailkapenean 8 lehenen artean ez egon (hau normalean gertatzen ez den arren, izan ere Grand Slameko irabazleek normalean lehen 8en artean egon ohi dira.)

Urte askotan zehar, binakako txapelketa banakakoa baino aste bete beranduago antolatzen zen. Berriki ordea bi txapelketak aldi berean eta egoitza berean antolatzen dira. Banakakoan bezala, binakakoan 8 bikote hoberenek parte-hartzen dute, 4ko bi talde eginez (ligaxka bat egiteko beraien artean) eta bakoitzeko 2 bikote hoberenek finalerdietara sailkatzen direlarik.

2009an ATP World Tour Finals izena hartuko du txapelketak, eta 2012. urte bitartean Londonen izango du egoitza.

Sailkatze sistemaAldatu

Txapelketa jokatzeko 4 Grand Slam txapelketetako irabazleak, eta urtea amaitzean puntu gehien eskuratu dituzten tenislariak sailkatu egiten dira, totalean 8 tenislari izan arte.

Puntuak zenbatzeko garaian, Grand Slam txapelketetan lortutakoak, ATP Masters 1000 txapelketetan lortutakoak eta beste 5 txapelketetan izandako puntuaziorik hoberenak batu egiten dira. Beraz normalena izan ohi da Grand Slam bat irabazi duenak zerrendan 8 lehenen artean ere egotea. Baina ez du zertan horrela izan behar.

Finaletako emaitzakAldatu

BanakakoanAldatu

Lekua Urtea Txapelduna Txapeldunordea Finalaren emaitza
ATP World Tour Finals
London 2009   Nikolay Davydenko   Juan Martin del Potro 6-3, 6-4
Tennis Masters Cup
Shanghai 2008   Novak Djokovic   Nikolay Davydenko 6–1, 7–5
2007   Roger Federer   David Ferrer 6–2, 6–3, 6–2
2006   Roger Federer   James Blake 6–0, 6–3, 6–4
2005   David Nalbandian   Roger Federer 6–7(4), 6–7(11), 6–2, 6–1, 7–6(3)
Houston 2004   Roger Federer   Lleyton Hewitt 6–3, 6–2
2003   Roger Federer   Andre Agassi 6–3, 6–0, 6–4
Shanghai 2002   Lleyton Hewitt   Juan Carlos Ferrero 7–5, 7–5, 2–6, 2–6, 6–4
Sydney 2001   Lleyton Hewitt   Sebastien Grosjean 6–3, 6–3, 6–4
Lisboa 2000   Gustavo Kuerten   Andre Agassi 6–4, 6–4, 6–4
ATP Tour World Championships
Hanover 1999   Pete Sampras   Andre Agassi 6–1, 7–5, 6–4
1998   Alex Corretja   Carlos Moya 3–6, 3–6, 7–5, 6–3, 7–5
1997   Pete Sampras   Yevgeny Kafelnikov 6–3, 6–2, 6–2
1996   Pete Sampras   Boris Becker 3–6, 7–6(5), 7–6(4), 6–7(11), 6–4
Frankfurt 1995   Boris Becker   Michael Chang 7–6(3), 6–0, 7–6(5)
1994   Pete Sampras   Boris Becker 4–6, 6–3, 7–5, 6–4
1993   Michael Stich   Pete Sampras 7–6(3), 2–6, 7–6(7), 6–2
1992   Boris Becker   Jim Courier 6–4, 6–3, 7–5
1991   Pete Sampras   Jim Courier 3–6, 7–6(5), 6–3, 6–4
1990   Andre Agassi   Stefan Edberg 5–7, 7–6(6), 7–5, 6–2
Masters Grand Prix
New York 1989   Stefan Edberg   Boris Becker 4–6, 7–6(6), 6–3, 6–1
1988   Boris Becker   Ivan Lendl 5–7, 7–6(5), 3–6, 6–2, 7–6(5)
1987   Ivan Lendl   Mats Wilander 6–2, 6–2, 6–3
1986   Ivan Lendl   Boris Becker 6–4, 6–4, 6–4
1985   Ivan Lendl   Boris Becker 6–2, 7–6(4), 6–3
1984   John McEnroe   Ivan Lendl 7–5, 6–0, 6–4
1983   John McEnroe   Ivan Lendl 6–3, 6–4, 6–4
1982   Ivan Lendl   John McEnroe 6–4, 6–4, 6–2
1981   Ivan Lendl   Vitas Gerulaitis 6–7(5), 2–6, 7–6(6), 6–2, 6–4
1980   Bjorn Borg   Ivan Lendl 6–4, 6–2, 6–2
1979   Bjorn Borg   Vitas Gerulaitis 6–2, 6–2
1978   John McEnroe   Arthur Ashe 6–7, 6–3, 7–5
1977   Jimmy Connors   Bjorn Borg 6–4, 1–6, 6–4
Houston 1976   Manuel Orantes   Wojtek Fibak 5–7, 6–2, 0–6, 7–6(1), 6–1
Estokolmo 1975   Ilie Nastase   Bjorn Borg 6–2, 6–2, 6–1
Melbourne 1974   Guillermo Vilas   Ilie Nastase 7–6, 6–2, 3–6, 3–6, 6–4
Boston 1973   Ilie Nastase   Tom Okker 6–3, 7–5, 4–6, 6–3
Bartzelona 1972   Ilie Nastase   Stan Smith 6–3, 6–2, 3–6, 2–6, 6–3
Paris 1971   Ilie Nastase   Stan Smith 5-7, 7-6, 6-3
Tokyo 1970   Stan Smith   Rod Laver 4-6, 6-3, 6-4

BinakakoanAldatu

Lekua Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Finalaren emaitza
ATP World Tour Finals
London 2009   Bob Bryan
  Mike Bryan
  Max Mirnyi
  Andy Ram
7-6(5), 6-3
Tennis Masters Cup
Shanghai 2008   Daniel Nestor
  Nenad Zimonjic
  Bob Bryan
  Mike Bryan
7–6(3), 6–2
2007   Mark Knowles
  Daniel Nestor
  Simon Aspelin
  Julian Knowle
6–2, 6–3
2006   Jonas Bjorkman
  Max Mirnyi
  Mark Knowles
  Daniel Nestor
6–2, 6–4
2005   Michael Llodra
  Fabrice Santoro
  Leander Paes
  Nenad Zimonjic
6–7(6), 6–3, 7–6(4)
Houston 2004   Bob Bryan
  Mike Bryan
  Wayne Black
  Kevin Ullyett
4–6, 7–5, 6–4, 6–2
2003   Bob Bryan
  Mike Bryan
  Michael Llodra
  Fabrice Santoro
6–7(6), 6–3, 3–6, 7–6(3), 6–4
  2002 Ez zen jokatu
ATP World Doubles Challenge Cup
Bangalore 2001   Ellis Ferreira
  Rick Leach
  Petr Pala
  Pavel Vizner
6–7(6), 7–6(2), 6–4, 6–4
ATP Tour World Championships
Bangalore 2000   Donald Johnson
  Piet Norval
  Mahesh Bhupathi
  Leander Paes
7–6(8), 6–3, 6–4
Hartford 1999   Sebastien Lareau
  Alex O'Brien
  Mahesh Bhupathi
  Leander Paes
6–3, 6–2, 6–2
1998   Jacco Eltingh
  Paul Haarhuis
  Mark Knowles
  Daniel Nestor
6–4, 6–2, 7–5
1997   Rick Leach
  Jonathan Stark
  Mahesh Bhupathi
  Leander Paes
6–3, 6–4, 7–6(3)
1996   Todd Woodbridge
  Mark Woodforde
  Sebastien Lareau
  Alex O'Brien
6–4, 5–7, 6–2, 7–6(3)
Eindhoven 1995   Grant Connell
  Patrick Galbraith
  Jacco Eltingh
  Paul Haarhuis
7–6(6), 7–6(6), 3–6, 7–6(2)
Jakarta 1994   Jan Apell
  Jonas Bjorkman
  Todd Woodbridge
  Mark Woodforde
6–4, 4–6, 4–6, 7–6(5), 7–6(6)
Johannesburg 1993   Jacco Eltingh
  Paul Haarhuis
  Todd Woodbridge
  Mark Woodforde
7–6(4), 7–6(5), 6–4
1992   Todd Woodbridge
  Mark Woodforde
  John Fitzgerald
  Anders Järryd
6–2, 7–6(4), 5–7, 3–6, 6–3
1991   John Fitzgerald
  Anders Järryd
  Ken Flach
  Robert Seguso
6–4, 6–4, 2–6, 6–4
Sanctuary Cove 1990   Guy Forget
  Jakob Hlasek
  Sergio Casal
  Emilio Sanchez
6–4, 7–6(5), 5–7, 6–4
Masters Grand Prix
London 1989   Jim Grabb
  Patrick McEnroe
  John Fitzgerald
  Anders Järryd
7–5, 7–6(4), 5–7, 6–3
1988   Rick Leach
  Jim Pugh
  Sergio Casal
  Emilio Sanchez
6–4, 6–3, 2–6, 6–0
1987   Miloslav Mecir
  Tomas Smid
  Ken Flach
  Robert Seguso
6–4, 7–5, 6–7(5), 6–3
1986   Stefan Edberg
  Anders Järryd
  Guy Forget
  Yannick Noah
6–3, 7–6, 6–3
New York City 1985   Stefan Edberg
  Anders Järryd
  Joakim Nystrom
  Mats Wilander
6–1, 7–6
1984   Peter Fleming
  John McEnroe
  Mark Edmondson
  Sherwood Stewart
6–3, 6–1
1983   Peter Fleming
  John McEnroe
  Pavel Slozil
  Tomas Smid
6–2, 6–2
1982   Peter Fleming
  John McEnroe
  Sherwood Stewart
  Ferdi Taygan
6–2, 6–2
1981   Peter Fleming
  John McEnroe
  Kevin Curren
  Steve Denton
6–3, 6–3
1980   Peter Fleming
  John McEnroe
  Peter McNamara
  Paul McNamee
6–4, 6–3
1979   Peter Fleming
  John McEnroe
  Wojtek Fibak
  Tom Okker
6–3, 7–6, 6–1
1978   Peter Fleming
  John McEnroe
  Wojtek Fibak
  Tom Okker
6–4, 6–2, 6–4
1977   Bob Hewitt
  Frew McMillan
  Robert Lutz
  Stan Smith
7–5, 7–6, 6–3
Houston 1976   Fred McNair
  Sherwood Stewart
  Brian Gottfried
  Raul Ramirez
6–4, 5–7, 5–7, 6–4, 6–4
Stockholm 1975   Juan Gisbert
  Manuel Orantes
Round Robin
1974
-
1971
Ez zen jokatu
Tokyo 1970   Stan Smith
  Arthur Ashe
Round Robin

Banakakoan lortutako txapelketakAldatu

Tenislaria Herrialdea # urteak
Pete Sampras  
5
1999, 1997, 1996, 1994, 1991
Ivan Lendl  
5
1987, 1986, 1985, 1982, 1981
Roger Federer  
4
2007, 2006, 2004, 2003
Ilie Năstase  
4
1975, 1973, 1972, 1971
Boris Becker  
3
1995, 1992, 1988
John McEnroe  
3
1984, 1983, 1978
Lleyton Hewitt  
2
2002, 2001
Björn Borg  
2
1980, 1979
Novak Djokovic  
1
2008
David Nalbandian  
1
2005
Gustavo Kuerten  
1
2000
Àlex Corretja  
1
1998
Michael Stich  
1
1993
Andre Agassi  
1
1990
Stefan Edberg  
1
1989
Jimmy Connors  
1
1977
Manuel Orantes  
1
1976
Guillermo Vilas  
1
1974
Stan Smith  
1
1970

Kanpo loturakAldatu