Novak Đoković
Novak Đoković —serbieraz: Новак Ђоковић; abizena Djokovic idazten da đ eta ć letrak idazterik ez dagoenean— (Belgrad, Serbia, 1987ko maiatzaren 22a) tenislari profesionala da. Bigarrena da munduko tenislarien ATP sailkapenean, luzaroan lehena izan eta gero.[1] Inoizko tenislaririk hoberenen artekotzat jotzen da. Askotan, Novak izenaren ohiko hipokoristiko Nole izenaz deitzen diote.[2]
2008. urtean, Grand Slamgo bere lehen txapelketa irabazi zuen: Australiako Irekia. Grand Slamgo txapelketa bat irabazi duen lehen serbiarra da, eta Australiako Irekia irabazten 4. tenislaririk gazteena izan zen.[3] Berriro irabazi zuen Australiako Irekia 2011n. Urte horren hasieran, 41 partidu segidan irabazi zituen, Roland Garrosko finalerdietan Roger Federerren aurka galdu zuen arte, eta 7 titulu lortu zituen, haien artean; Australiako Irekia eta Indian Wells, Miami, Madrid eta Erromako masterrak.[4] Tarte horretan 4 garaipen lortu zituen Nadal-en kontra, 3 Federerren kontra, eta 2 Murrayren kontra. Historiako bigarren hasiera onena da. Wimbledongo txapelketaren finalera iritsi ondoren, ATP zerrendako lehenengoa da. Final horren txapeldun Rafael Nadal garaitu ondoren, bere lehen Wimbledon txapelketa izan zen.[5]
Grand Slamgo txapelketak
aldatuBanakakoan irabazle (23)
aldatuUrtea | Txapelketa | Finaleko aurkaria | Finalaren emaitza |
2008 | Australian Open | Jo-Wilfried Tsonga | 4-6, 6-4, 6-3, 7-6(2) |
2011 | Australian Open (2) | Andy Murray | 6-4, 6-2, 6-3 |
2011 | Wimbledon | Rafael Nadal | 6-4, 6-1, 1-6, 6-3 |
2011 | AEBetako Irekia | Rafael Nadal | 6-2, 6-4, 6-7(3), 6-1 |
2012 | Australian Open (3) | Rafael Nadal | 5–7, 6–4, 6–2, 6–7(5), 7–5 |
2013 | Australian Open (4) | Andy Murray | 6–7(2), 7–6(3), 6–3, 6–2 |
2014 | Wimbledon (2) | Roger Federer | 6–7(7), 6–4, 7–6(4), 5–7, 6–4 |
2015 | Australian Open (5) | Andy Murray | 7–6(5), 6–7(4), 6–3, 6–0 |
2015 | Wimbledon (3) | Roger Federer | 7–6(1), 6–7(10), 6–4, 6–3 |
2015 | AEBetako Irekia (2) | Roger Federer | 6–4, 5–7, 6–4, 6–4 |
2016 | Australian Open (6) | Andy Murray | 6–1, 7–5, 7–6(3) |
2016 | Roland Garros | Andy Murray | 3–6, 6–1, 6–2, 6–4 |
2018 | Wimbledon (4) | Kevin Anderson | 6–2, 6–2, 7-6(3) |
2018 | AEBetako Irekia (3) | Juan Martín del Potro | 6–3, 7-6(4), 6–3 |
2019 | Australian Open (7) | Rafael Nadal | 6–3, 6–2, 6-3 |
2019 | Wimbledon (5) | Roger Federer | 7–6(5), 1-6, 7-6(4), 4-6, 13–12(3) |
2020 | Australian Open (8) | Dominic Thiem | 6–4, 4-6, 2-6, 6–3, 6-4 |
2021 | Australian Open (9) | Daniil Medvedev | 7-5, 6–2, 6–2 |
2021 | Roland Garros (2) | Stefanos Tsitsipas | 6–7(6), 2–6, 6–3, 6–2, 6–4 |
2021 | Wimbledon (6) | Matteo Berrettini | 6–7(4), 6–4, 6–4, 6–3 |
2022 | Wimbledon (7) | Nick Kyrgios | 4–6, 6–3, 6–4, 7–6(3) |
2023 | Australian Open (10) | Stefanos Tsitsipas | 6-3, 7–6(4), 7–6(5) |
2023 | Roland Garros (2) | Casper Ruud | 7–6, 6–3, 7–5 |
Banakakoan finalista (13)
aldatuUrtea | Txapelketa | Finaleko aurkaria | Finalaren emaitza |
2007 | AEBetako Irekia | Roger Federer | 6-7(4), 6-7(2), 4-6 |
2010 | AEBetako Irekia | Rafael Nadal | 4-6, 7-5, 4-6, 2-6 |
2012 | Roland Garros | Rafael Nadal | 4–6, 3–6, 6–2, 5–7 |
2012 | AEBetako Irekia | Andy Murray | 4–6, 5–7, 4–6 |
2013 | Wimbledon | Andy Murray | 6–7(7), 6–4, 7–6(4), 5–7, 6–4 |
2013 | AEBetako Irekia | Rafael Nadal | 2–6, 6–3, 4–6, 1–6 |
2014 | Roland Garros | Rafael Nadal | 6–3, 5–7, 2–6, 4–6 |
2015 | Roland Garros | Stan Wawrinka | 6–4, 4–6, 3–6, 4–6 |
2016 | AEBetako Irekia | Stan Wawrinka | 7–6(1), 4–6, 5–7, 3–6 |
2020 | Roland Garros | Rafael Nadal | 0–6, 2–6, 5–7 |
2021 | AEBetako Irekia | Daniil Medvedev | 4–6, 4-6, 4–6 |
2023 | Wimbledon | Carlos Alcaraz | 6–1, 6–7(6), 1–6, 6–3, 4–6 |
2024 | Wimbledon | Carlos Alcaraz | 2–6, 2–6, 6–7(4) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «FedEx ATP Ranking | Singles | ATP Tour | Tenis» ATP Tour (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Ingelesez) "Why is Novak Djokovic called Nole?", Quora.
- ↑ (Gaztelaniaz) Enero, 27 De; 2008 - 00h00. (2008-01-27). «Djokovic derrota a Tsonga y gana el Abierto de Australia» El Universo (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ «Roland Garros 2011 Viernes - Federer Termina la Racha de Djokovic y Enfrenta a Nadal en una Final Soñada - Tenis -ATP Español» web.archive.org 2013-09-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ Berria. «WIMBLEDON ETA MUNDUKO LEHENA» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala