Errementari Museoa
Errementari Museoa, Zeberion (Bizkaia) kokatzen den museoa da, apartamentu turistikoen eraikinaren azpialdean; garai batean Ermitabarriko eskolak hartzen ziren eraikinean.[1] Ateak 2018an ireki zituen.
Errementari Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Zeberio |
Koordenatuak | 43°08′44″N 2°49′58″W / 43.14558°N 2.83275°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2018 |
Kontaktua | |
Helbidea | Ermitabarri 10. 48499 |
Historia
aldatu1799an lau burdinola zeuden Zeberion, eta 163 tona produzitzen zituzten; 1802an, 172,5 tonara heldu ziren. Baina XIX. mendean, industria astuna metropolian batzen hasi zen, eta Zeberio, apurka-apurka, burdinolak galtzen joan zen. Gelditu ziren azken arrastoetako batzuk Jose Añibarro Aiesta ("Paisa") Iturriondoko errementariak erabiltzen zuen materialarenak izan ziren.[2]
Ezaugarriak
aldatu120 m²ko espazioa da. Honen bitartez, Zeberioko Udalak bere iraganaren zati bat gorde eta industria metalikoarekin zerikusia duen ondare etnografikoa etorkizuneko belaunaldientzat erakustea nahi izan du.
Errementariaren lanbidea ezagutzen den zaharrenetakoa da. Bere lan teknikak aldaketa handirik gabe mantendu ziren mendetan zehar. Erremintariaren eginkizun nagusia produkzioa zen; haien lana garrantzitsa zen nekazaritzarako, eraikuntzarako, etxeko lanetarako eta etxeko beharretarako, hainbat tresna, ekipamendu edo zapata konpontzeko. Beraz, oso garrantzitsua zen landa-biztanleriaren eguneroko bizitzarako eta lanerako. Errementariak Arkulanda, Sautuola, Iturrondo, Zubibarria, Ermitabari, Egia, Zubialde, Aresanaga eta Olatxuko komunitateetan zabaldu ziren XIX. eta XX. mendeetan.[3]
MuseoaJose Añibarro Aiesta Pasaiari eskainia dago. Añibarro Zeberioko azken errementaria izan zen, haren lanari gorputz eta ariman eskainitako familia bateko hirugarren belaunaldikoa; Zeanuriko aitona Lucasekin hasi katea eta, ondoren, bere aita Doroteorekin jarraitu zuen.