Errementerikoa baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Zeberion

Errementerikoa baserria Zeberioko baserri bat da.

Errementerikoa baserria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZeberio
Koordenatuak43°08′53″N 2°51′16″W / 43.147936°N 2.854422°W / 43.147936; -2.854422
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Ondarea
59 eta 34]

Arkitektura aldatu

Aurrekoa baino txikiagoa da, eta haren atzean dago. Behe-solairua, lehenengoa eta teilatupekoa ditu. Eraikinak tratamendu bateratua du, homogeneoa, eta bi isuriko teilatua. Fatxadak lauak dira, simetria handikoak; oinplano ia karratua da, eta fatxada nagusian hain berezkoa den teilatu-hegala dago. Baserriko behe-solairua harlangaitzezkoa da, eta angeluetan harlandu txikiak ditu; lehenengo solairuan eta teilatupean, zurezko armazoia du, kareorez osotua. Hemen ere fatxada nagusia hegoaldera begira dago, eta harlangaitezko horma bat da. Ezkerraldean, bi bao ditu, eta eskuinaldean, harlanduz inguratutako bao txiki bat. Horma hori zurezko armazoiaren euskarria da; armazoiak zutabeek mugatutako lau zati ditu. Lehenengo solairuan, zati bakoitzak leiho bat du, ia karratua. Alboko zatietan zeharkako txarrantxak ditu eta horrek leihoen desplazamendua eragiten dute. Baoak ordenatuta daude, muntanga bertikalen antolamendua hautsi gabe. Jatorrizko baserriarena ez den balkoi bat dago. Teilatupekoan, erdiko bi zatiek, karelaren gainean, ez dute itxiturarik. Fatxadaren gainaldean, bost jabaloi daude, berezko teilatu-hegal handi baten euskarri. Iparraldeko atzealdeko fatxadaren konposizioa eta eraikuntza-sistema hegoaldekoa bezalakoa da, baina harlangaitzezko behe-solairua erdisotoa da, lurraren gorago duelako; gainerako fatxada zurezko armazoiko hormatal zuri handi bat da, ia simetrikoa, eta muntanga bertikalak nabarmentzen dira, batez ere. Leiho bat, patin bidezko sarrerako ate bat eta eranskin txiki bat baino ez daude; zeharkako txarrantxa bakarrak fatxadaren muturretan daude. Teilatupeko lau zatietan ez dago itxiturarik kareletik gora, eta ez dago teilatu-hegalik ezta jabaloirik ere. Alboko fatxadek ere harlangaitzezko horma dute, armazoiaren euskarri. Itxituraren muntangen artean leihoak daude, nahiko ordenatuta, eta zeharkako txarrantxa gehiago daude. Zurezko egitura zenbaitetan tamaina handikoa da, eta enara-hegalen formako lotura asko, egurrezko kabilak eta belarri batzuk ere ikusten dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu