Wikipedia:Estilo gida/Biografiak
Orri honek Euskarazko Wikipediako politika formal bat azaltzen du. Lankideek onartutako arauak dira; beraz, lankide guztiek bete beharko dituzte. |
![]() Wikipediako laguntza |
Artikuluak idatzi... |
Wikipediako hitzarmenak... |
Ikus, gainera... |
Wikipedian sakontzeko >> |
Hona hemen biografiak idazteko euskal wikipediaren estilo gida. Gogoan izan beti zer den Wikipedia eta baztertu nabarmenak ez diren pertsonen biografiak eta autopromozioa.
Hasierako paragrafoa
aldatuBiografien hasierako paragrafoan pertsonaren garrantzia eta testuingurua azaldu behar ditugu neutraltasunez. Orokorrean, edukia honakoa izango da:
- Izen-deitura(k) eta, nobleziaren biografietan, titulu nagusia(k).
- Jaiotza eta heriotza data eta lekuak, ezagunak badira (ikusi formatua). Jaiotza eta heriotza datak artikulu batean letra lodiz dagoen izenburuaren eskuinean jarri behar dira eta tokiak ezagutzen badira, dataren aurretik, komarekin banatuta.
- Izandako jarduera, lanbide edo kargu garrantzitsua(k).
- Herritartasuna edo nazionalitatea, bere jaiolekuak adierazten duena ez bada.
- Biografiaren garrantzia.
Adibideak
aldatuHilda badago, honako formatua erabiliko dugu:
Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Tasman eskualdea, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a[1]) fisika nuklearraren aita izan zen.
Oraindik bizi bada, beheko hau izango da formatua:
Karlos Argiñano Urkiola, nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da.
Norbanakoak ezizenen bat badu, honako formatua jarraitu beharko da 2020ko ekainaren 25ean Wikipediaren Txokoko eztabaidan erabaki zena jarraituz:
Estepan Urkiaga Basaraz, Lauaxeta ezizenez ezagunagoa (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), euskal idazlea eta kazetaria zen.
Izenburua
aldatuEuskal Wikipedian, arau orokortzat, EIMAren Onomastika lanean zehaztutako irizpideak aplikatuko ditugu pertsonen izen-deituren idazkera erabakitzeko. Irizpide horien araberako izenen zerrendak hemen daude argitaratuta: EIMAren izen zerrendak.
Adibideak
aldatu(Fidel Castro): Fidel Alejandro Castro Ruz (Birán, Kuba, 1926ko abuztuaren 13a - Habana, Kuba, 2016ko azaroaren 25a) ...
(Muammar al Kadafi): Muammar al Kadafi —arabieraz: عمر القذافي; transkripzioa: Mu‘ammar al-Qaḏḏāfī— (Sirte, Italiar Libia, 1942ko ekainaren 7a - Sirte, Libia, 2011ko urriaren 20a) ...
Izen edo genero aldaketetan:
(Chelsea Manning) Chelsea Elizabeth Manning —jaiotzako izen deiturez, Bradley Edward Manning— (Crescent (Oklahoma), Ameriketako Estatu Batuak, 1987ko abenduaren 17a) ...
Aditz-denbora
aldatuBizirik dauden pertsonen biografiak orainaldian idatziko ditugu; hildakoenak, berriz, iraganean. Pertsona baten heriotzean, artikulu osoa berrikusi behar dugu koherentzia mantentzeko. Gertaera historikoak beti iraganean idatziko ditugu.
Era berean, saiatu eguneratu behar diren esaldiak ez erabiltzea.
Adibideak
aldatuJoseba Etxeberria Lizardi (Elgoibar, 1977ko irailaren 5a) gipuzkoar futbolari ohia da, Real Sociedaden eta Athleticen jokatzen zuena.
Athletic Club taldean hamabost urte luze egin ondoren, hamaseigarren urtea debalde jokatu zuen taldeari zion maitasuna eta esker onegatik. 2010eko maiatzaren 15ean utzi zuen futbol profesionala Deportivo galiziar taldearen aurka. Bere azken partiduan Athleticek 2-0 irabazi zuen Iker Muniain eta Javi Martinezek sartutako bi goli esker.
Infotaula
aldatuArtikuluetan gomendagarria da {{Biografia infotaula automatikoa}}
txantiloia erabiltzea. Artikuluaren hasieran {{Biografia infotaula automatikoa}} jarrita, txantiloiak berak bakarrik beteko ditu hainbat informazio Wikidata erabilita. {{Biografia infotaula oinarria}}
, {{Aktore biografia infotaula}}
eta antzeko txantiloiak ere erabilgarriak dira.
Kategorizazioa
aldatuBiografiak, artikulu guztiak bezala, kategorizatu behar ditugu. Jaiotza eta heriotza urteak adierazteko {{Bizialdia}}
erabiliko dugu, izan ere, txantiloi honek berez {{Autoritate kontrola}}
metatxantiloia erabiltzen du.
Erlijio, arraza edo sexualitatea
aldatuDatu oso pertsonalak direnez gero, pertsonaren biografietan erlijioari, arrazari edo sexualitateari loturiko aipamenak kontuz hartuko ditugu. Alde horiek biografietan nabarmenak badira, azalduko ditugu, beti iturri fidagarrietatik ekarrita. Edonola ere, irakurle gehienentzat datu horietakoren bat ezezaguna bada, ez dugu enfasi berezia jarriko.
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1908» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).