Sirte
Sirte[1] (arabieraz: سرت, Surt; italieraz: Sirte) Libiako basamortuko hiri bat da, Sirte barrutikoa. Herrialdeko Gobernuaren instituzio garrantzitsu batzuk egoitza dute Sirte hirian. Sirteko golkoko hegoaldeko kostaldean dago. Tripoli hiriburuaren eta Bengazi hiriaren erdibidean dago Sirte. Muammar al Kadafi agintaria Sirten jaio (1942) eta hil (2011) zen.
Sirte | |
---|---|
portu-hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
District of Libya | Surt |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°12′N 16°36′E / 31.2°N 16.6°E |
![]() | |
Altuera | 28 m |
Demografia | |
Biztanleria | 76.788 ![]() |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Ujda |
Sirten sinatu zuten Afrikar Batasuna sortzeko ituna 1999. urtean. Kongoko Bigarren Gerrari amaiera emateko ituna ere Sirten sinatu zuten urte horretan bertan, 1999an.
Hiriaren antzinako izena Syrtis Maior (antzinako grezieraz: Σύρτις) zen. Syrtis Minor izeneko hiria, ostera, Gabesko golkoan dago.
Libiako gerra zibilean, Kadafi babesten zuten tropen eta matxinatutako gerrarien arteko azkenengo borrokaldia Sirten izan zen. Hiria suntsituta geratu zen, eta Kadafi menperatu egin zuten.
Historia Aldatu
Erromatarrek Syrtis Maior esaten zioten hiriari, baita Colluba eta Barbaras Syrtes ere.
Darfurko elkarrizketak Aldatu
2007. urteko urrian Sudango gobernuaren eta Darfurko talde matxinatu batzuen arteko elkarrizketak Sirten izan ziren.
Libiako hiriburua Aldatu
Kadafik ahaleginak egin zituen Libiako hiriburua Sirtera aldatzeko, besteak beste estrategia-arrazoiengatik. Egon ere, Libiako gobernuko hainbat egoitza nagusi Sirten daude, hala nola Kongresuaren Jauregia, Afrika iparraldeko handienetarikoa.
2011ko Sirteko bataila Aldatu
Kadafiren diktaduraren amaiera aldarrikatuta zegoen arren, diktadorearen aldekoek eta kontrakoek Sirte hiriarengatik borrokan jarraitu zuten. Azkenean, matxinatuek NATOren laguntzaz 2011. urteko urriaren 20an Kadafi eta bere jarraitzaileak menperatu egin zituzten, eta diktadorea hil ere egin zuten.
Klima Aldatu
Datu klimatikoak (Sirte) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 17 | 18 | 20 | 22 | 24 | 27 | 28 | 29 | 29 | 27 | 22 | 18 | 23 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 11 | 11 | 13 | 16 | 18 | 21 | 23 | 24 | 23 | 21 | 16 | 12 | 17 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 38 | 23 | 13 | 5 | 3 | 0 | 0 | 0 | 10 | 23 | 25 | 43 | 185 |
Iturria: Weatherbase[2] |
Kultura eta Hezkuntza Aldatu
Sirten Al Tahadi Unibertsitatea dago; hamahiru fakultate ditu, Zuzenbidea eta Medikuntza barne.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) Weatherbase. (2011). Historical Weather for Surt, Libya. .