Libia Italiarra[1] Italiako Erresumaren kolonia izan zen, garaiko Ipar Afrikar Italiaren barruan eta gaur egungo Libiaren lurraldetan. Zirenaika eta Tripolitaniako kolonietan oinarritu zen, 1912an Italia-Turkia Gerran Otomandar Inperioari konkistatutako lurrak. 1934an Fezzanekin batera bateratu eta Libia sortu zen.

Libia Italiarra
Libia Italiana
1934 – 1943
Italiar kolonia
Libia Italiarreko bandera

Libia Italiarreko armarria

Libia Italiarraren lurraldeak beste lurralde Italiarren artean.
Geografia
HiriburuakTripoli
Historia
Sorrera1934
Desegitea1943
Aurrekoak
Tripolitania Italiarra
Zirenaika Italiarra
Ondorengoak
Zirenaika Britainiarra
Tripolitania Britainiarra
Frantziar Fezzan

Kolonia gehiago hedatu zen Britainia Handiak Sudango hainbat lur eman zizkionean Italiari eta Egiptorekin akordioa lortu ostean. 1935an Mussolini-Laval akordioa sinatu zen eta Aouzou Libiara batu zen, baina Frantziak ez zuen akordioa sinatu.

Libia kolonia gisa 1943an galdu zen, Ipar Afrikako Kanpainan Aliatuek konkistatu zutenean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu