Laguntza:Sinadura
Wikipediako laguntza |
Artikuluak idatzi... |
Wikipediako hitzarmenak... |
Ikus, gainera... |
Wikipedian sakontzeko >> |
Artikuluak, wikipediako orriak, kategoriak eta abarren egindako ekarpenak ezin dira sinatu. Orriaren historian ageri dira ekarpen guztiak, nor den egilea... Gogoan izan ezazu Wikipediako artikuluek ez dutela jaberik (entziklopedia askea da) eta GFDL lizentziaren babesean daudela.
Bestalde, eztabaida orrietan, bozketetan... sinatu egin behar da.
Nola sinatu
aldatuBi modu daude sinatzeko:
- Zure ekarpenak egin eta gero (eztabaida, bozketa eta abar bezalako tokietan), idatz itzazu honelako lau ikur: ~ (~~~~)
- Editatzerakoan laguntzen dizun barra erabiltzen bazabiltza (hobespenetan aukeratuta azaltzen da, zuk besterik aukeratzen ez baduzu), klika ezazu sinatzeko ikonoan . Horrek lau ikurrak txertatuko ditu.
Aldaketak gorde ondoren, sinaduraren tokian ez dira ikusiko lau ikur horiek, sinatu duen lankidearen izena eta data baizik; aurrebistan ikusten den bezala. Azken emaitza, ordea, berdina da:
Wiki-testua | Ikusiko den kodea | Ikusiko den emaitza |
---|---|---|
~~~~ |
[[Lankide:Adibide|Adibide]] 01:05, 11 abendua 2024 (UTC)
|
Adibide 01:05, 11 abendua 2024 (UTC) |
Beraz, lau ikurrekin data ere azaltzen da. Izena bakarrik erakusteko, hiru bakarrik idatzi behar dira. Lagungarria da datarik ez denean adierazi behar.
Wiki-testua | Ikusiko den kodea | Ikusiko den emaitza |
---|---|---|
~~~ |
[[Lankide:Adibide|Adibide]]
|
Adibide |
Azkenik, bost ikur erabili ditzakezu eta data bakarrik eman ikustera.
Wiki-testua | Ikusiko den kodea | Ikusiko den emaitza |
---|---|---|
~~~~~ |
01:05, 11 abendua 2024 (UTC)
|
01:05, 11 abendua 2024 (UTC) |
Kontuan izan, azken bi hauetariko bat erabiltzen bada ere, erabiltzailea nor den edota noiz idatzi duen jakin daitekeela orriak gordetzen duen historia dela eta.
Saioa hasi gabe, erabiltzaile ezezagun gisa sinatzen baduzu, IP helbideak lankidearen izena ordezkatuko du.
Sinadura pertsonalizatzen
aldatuSinadura nolabait moldatu nahi baduzu, jo ezazu zure hobespenetara. Han, Zure gaitzizena (sinatzeko) jartzen duen laukian, idatz ezazu wikipedia honetan erabili nahi duzun izena. Baliteke laukian idazten duzun guztia ez kabitzea, baina ez du axola, laukian bistan ez dagoen zatia ere agertuko da zure sinaduran.
Dena den, irudiak, txantiloiak eta kanpo loturak debekatuta daude sinaduretan, arazoak dakartzatelako. Hori kontuan izanda, zure eztabaida orrira daraman duen lotura arrunt bat agertzea nahi baduzu, idatz ezazu ondorengo hau lehen aipatutako Zure gaitzizena (sinatzeko) laukian.
[[Lankide:Adibide|Adibide]]; [[Lankide eztabaida:Adibide|(eztabaida)]]
Jarri zure erabiltzaile izena Adibide hitzaren ordez. Behin hori eginda, aktiba ezazu Lotura automatikorik gabeko sinadura (lauki horren azpialdean), eta gorde itzazu hobespenak.