Urteberri
Urteberria urtearen lehen eguna da[1][2]. Jaialdi honen data egutegiaren arabera aldatzen da. Ohikoena urtarrilaren 1a da, munduko herrialde gehienetan erabilitako eta Gregorio XIII.a aita santuak 1582an ezarritako gregoriotar egutegiarena
Sorrera
aldatuErromatar egutegi tradizionalak martxoaren lehendabiziko egunean hasten zuen urtea. Hala ere, erromatar kontsulek urtarrilean hasten zuten bere agintaldia. Julio Zesarrek K.a. 47an sistemaz aldatu eta juliotar egutegia sortu zuen. Marko Antoniok K.a. 44an eta Zesar Augustok K.a. 8an aldaketa txikiak egin bazituzten ere Gregorio XIII.ak 1582an egutegi hori onartu zuen[3]. Mendebaldeko Europak bere sistema zabaldu zuen munduan zehar.
Erlijioan urteberria oso lotura estua du gabon-gaua, eguberri eta hannukahrekin. Judu-kristau ohiturak dio urtarrilaren 1ean Jesukristo eradindu eta izena jarri zioten, Lukasen Ebanjelioaren arabera bere zortzigarren egunean [4].
Urteberri ospakizunak herrialdeka
aldatuUrte berria ospatzeko hainbat modu daude herrialdearen arabera[5].
Euskal Herria
aldatuEuskal Herrian, Gabonzaharra ospatzen da bezperan. Iparraldean gorde den tradizioan, urteko lehen egunari urtats esaten zaio,[6] urtearen hasiera denez. Baztanen eta bertze hainbat lekutan "Urtetx, urtetx!" esaten dute urteberriko kantaren amaieran.
Italia
aldatuDilistak dira Italiako plater nagusia Gabon zahar gaueko afariko mahaian. Zortea eta aberastasuna ematen dituela uste dute. Gainera, geroz eta gehiago jan, diru gehiago edukitzeko eta zorionekoago izateko aukera dago. Erroman eta Napolin trasteak botatzen dituzte leihotik behera: altzari zaharrak, behar ez dituzten etxeko gailuak... Debekatu egin zuten, oinezkoentzat arriskutsua izan zitekeelakoan.
Peru
aldatuBarneko arropa alderantziz janzten dute Peruko hainbat lekutan; Liman, bereziki. Arropak horia izan behar du. Gainera, ohikoa da eskuz panpinatxoak egitea, urte osoan hedabideetan azaldu diren politikari, famatu edo artisten aurpegiak ipinita. Gainera, panpintxoen barruak aurreko urtean erabilitako objektu zaharrekin betetzen dituzte. Ondoren, sutara botatzen dituzte, zaharra erretzeko, eta berriari harrera egiteko.
Brasil
aldatuUretan sartuta aurreko urteko oroitzapenak gogorazten dituzte Brasilen. Uda denez hego hemisferioan, eta hondartzak izaten dira urteberriari harrera toki egokienak. Batez ere, Rio de Janeiroko Copacabanan biltzen da jendea. Loreak eskaintzen dizkiote itsasoari. Su festak ere egiten dira eta festa egiten dute gauean, musikak lagunduta.
Hegoafrika
aldatuMozorroak janzten dituzte jaiari ekiteko Urteko egun handienetariko bat izaten da. Jantziekin hainbat pertsonaia ekartzen dituzte gogora. Kalean musika nonahi entzuten da. Lurmutur Hirian, esaterako, jaialdiak antolatzen dituzte. Txisteak, dantzaldiak, denetariko emanaldiak... ohikoak dira. Bestalde, muinoak igotzen dituzte ere.
Danimarka
aldatuPlaterak hartu eta bota lurraren kontra botatzen dituzte auzokoaren atearen aurrean. Zorte onaren eta laguntasunaren esanahia du Danimarkan. Batzuen ustez hautsitako plater bezainbat lagun izango ditu pertsona bakoitzak urte berrian. Gainera, uste orokorrak esaten du etxe parean hautsitako plater gehien biltzen duenak duela urterik onena.
Eskozia
aldatuSu festak ohikoak dira baina bertako berezitasuna da upelak buru gainean hartuta ibiltzea. Hori da Allendale herriaren kasua, adibidez. Galipotez betetako barrikak jantzi, eta su ematen diete. Kalejiran ibiltzen dira eta ondoren plaza erdira botatzen dituzten arte. Esaten dutenez, paganismoarekin lotutako ohitura izan daiteke: urte zaharra erre egin dea eta beste bat dator.
Beste urteberriak
aldatu- Txinatar urteberri-eguna (txineraz: 春節, pinyinez: zhēng yuè) ilargi-egutegian oinarritzen da. Neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean.
- Eliza Ortodoxoak, juliotar egutegia mantentzen duena, urteberri zaharra ospatzen du.
- Tết, Vietnamen, txinatar urteberri-egunaren egun berean.
- Urteberri musulmana muharram hilabetearen 1ean ospatzen dute, hau da, urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran.
- Losar, Tibeten, urtarril eta martxo artean.
- Noruz, bahaistek ospatua, udaberriko ekinokzioan ospatzen dute, hau da, martxoaren 21ean.
- Ugadi, telugu herriak ospatua, martxo eta apiril artean.
- We Tripantu, maputxeek ekainaren 24an ospatzen dute.
- Cápac Raymi, inkek abenduaren 22an ospatzen dute.
- Rosh Hashanah, juduek irailean ospatzen dute.
- Enkutatash, etiopiairek irailaren 11n ospatzen dute.
- Errepublikar egutegian, mahaxtearen lehenean, hau da, irailaren 22an ospatzen dute.
- Samhain, neopagano zeltarrek azaroaren 1an ospatzen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Urteberri». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27.)
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Urteberri. .
- ↑ Papa Gregorio XIII. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lukasen Ebanjelioa 2:21
- ↑ Saioa Alkaiza Guallar, «Urte berri, ohitura zahar», Berria, 2015-01-02
- ↑ Anjel Lertxundi Urtats egunaz.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu