Erromatar egutegia

Erromatar egutegia hainbat aldiz aldatu zen Erromako sorreratik Inperioaren gainbeheraraino. 46. urteko osteko egutegia Juliotar egutegia da.

Erromatar egutegiaren marrazkia, K.a. 60koa.

UrteakAldatu

Urteak adierazteko hiru sistema erabili zituzten[1]:

HilabeteakAldatu

Erromatar idazleen arabera Romulok hilabeteak asmatu zituen:

Romuloren hilabeteak
Martius (31 egun)
Aprilis (30 egun)
Maius (31 egun)
Iunius (30 egun)
Quintilis (31 egun)
Sextilis (30 egun)
September (30 egun)
October (31 egun)
November (30 egun)
December (30 egun)

EgunakAldatu

Egunak zehazteko erromatarrek hiru data besterik ez zituzten erabiltzen, aurreko eta hurrengo egunak haietatik zenbatuak (pridie eta postridie hurrenez hurren):

OrduakAldatu

Eguna ez zen 24 ordukoa baizik eta 24 zati berdinekoa[2]. Hau da, udan orduak luzeagoak ziren. Orduak neurtzeko eguzki erlojuek (horologium) edo ur erlojuek (clepsydra) erabiltzen zituzten.

Gero ordua adierazteko zenbaki ordinalak erabiltzen zituzten (hora prima, hora secunda, hora tertia eta abar), beraz, hora prima egunsentiarena, hora duodecima ilunabarrena eta hora sexta eguerdiarena ziren.

Gaua berriz, lau zatitan banatzen zuten, vigilia izenekoak.

ErreferentziakAldatu

  1. Brind'Amour, P. Le Calendrier romain: Recherches chronologiques (Ottawa, 1983)
  2. Bickerman, E.J. Chronology of the Ancient World. Londres: Thames & Hudson, 1969

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu