Ireki menu nagusia

Lope Gartzia Salazar (Muskiz, 1399 - Portugalete, 1476) historialari eta bandokide bizkaitarra zen, Crónica de siete casas de Vizcaya y Castilla (1454) eta Istoria de las bienandanças e fortunas liburuak idatzi zituena, azkena 1471. eta 1476. urteen artean, Muñatones gazteluan bere semeak bahituta zegoela.

Lope Gartzia Salazar
Portugalete - Monumento a Lope García de Salazar.JPG
Bizitza
Jaiotza Muskiz, 1399 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Portugalete, 1476 (egutegi gregorianoa) (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak historialaria eta aristokrata
Lan nabarmenak Istoria de las bienandanças e fortunas
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Leinu gerrak

BizitzaAldatu

 
Salazartarren armarria

Lope Gartzia Salazar 1399an Muskizko Muñatoizko San Martinen jaio zen, banderizoen guda garaian. Gaztetik hasi zen bandoen gerratan: hamasei urteekin armak hartu eta hemezortzi urteekin Mendietako Lope Otxoa de Mendieta hil zuen Galdamesko monasterio baten mozkinagatik.

1425ean Joana Butroe Muxikarekin ezkondu zuen, Butroe familiakoak bere aliatuak baitziren oinaztar bandoan. Bederatzi seme-alaba izan zituen, tartean Joan Salazar, izengoitiz "Mairua". Honekin oinordekoen eskubideak zirela-eta arazo larriak izan zituen. Adituek Loperen bizitza bortizkeriaz beteta izan zela (bai familiako auziak zirela bai Belasko ganboatarren edo Aiara oinaztarren aurka) uste dute.

Enkarterrietan beste familiak bazeuden, Abellanedakoak tartean, baina ez ziren sarritan gerretan sartu. Hori zela eta, Lope Gartzia de Salazarrek ia Enkarterri osoa kontrolatzen zuen, Galdames eta Saltzedo Harana izan ezik, eta Castro Urdiales eta Barakaldo kontrolatzeko asmotan zegoen.

Lope Gartziaren maiorazkoa Muskizko Muñatoizko San Martin, Muskizko Santelices eta Portugaleteko La Sierra eta Salazar dorretxeek, Atxuriagako burdinola eta errotak, El Pobal eta Arenaoko burdinolek eta La Puente eta Fresnedoko errotek osatzen zuten. Gainera urtero burdin-irabazpidetik 70.000 marai jasotzen zuen, Portugalete hiribilduaren probestua zen eta Muskizko San Martin eta Portugaleteko kaietan bidesariak jasotzen zituen. Bere ostearen 3.000 gudari mantentzeko koroak dirutza ordaintzen zion, adibidez, 1447an 160.000 maraiak.

Lope Gartziarrek bizitza osoa eman zuen auzitan. 1451an Joanes II.a Gaztelakoak Joan Hurtado Mendoza, jadanik Enkarterrietako korrejidorea zena, Bizkaiko korrejidore hautatu eta Lopek erregearen kontra egin zuen, hautaketa Enkarterrietako handikien aurkako azpijokoa zenetz. Urte berean, Lope bigarren semea oinordeko hautatu Joan primuaren ordez; hautaketa ez zen Joanen gustukoa eta aitarekin leian hasi zen.

Bandoen bortizkeria hain zen gogorra non Henrike IV.a Gaztelakoak kontzejuei botere berriak eman baitzizkien. Ahaide nagusiek erregearen kontra egin eta 1457an hiru urterako erbesteratu zuen Salazar Cadizko Jimena de la Fronteran.

1460an erregeak barkamena eman eta Salazar etxera sukarrez itzuli zen. 1462an, Lope oinordekoa Torrellaseko guduan hil zenez, Lope Gartziak Otxoa Salazarrekoa iloba oinordeko hautatu, berriro Joan semearen ordez. 1469an Joana Butroi Muxika emazteak Joanen alde egin eta Lope Gartziaren ezkontzako desleialtasunez nekatuta Muñatoizko San Martin gaztelua utzi zuen Joani bere maiorazkoaren zatia emanda.

Baina Lope Gartziaren itzala salazarren artean 1457 urtetik bukatzen ari zen. Urte hartan Pedro Belaskoren laguntza eskatu zuen eta Haro ganbotarren alde egin zuen oinaztarren aurka. Hori zela eta, salazarrek Joan "Mairua" hautatu zuten ahaide nagusi.

1470eko uztailan Joanek aita setiatu eta preso hartu zuen Muñatoizko San Martin bere dorretxean. Hantxe bere liburua, Istoria de las bienandanças e fortunas, idatzi zuen. Lope Gartziak ihes egiten saiatu zuenez, Portugaletera bidali zioten eta bere dorretxean Mentzia Abellanedakoak sasiko alabak pozoitu zuen.

Argazki galeriaAldatu

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo LoturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lope Gartzia Salazar