Subrahmanyan Chandrasekhar

Subrahmanyan Chandrasekhar (Lahore, Britainiar Raj, 1910eko urriaren 19a - Chicago, AEB, 1995eko abuztuaren 21a) fisikari teoriko indio-estatubatuarra izan zen, Estatu Batuetan pasatu zuena bere bizitza ia osoa. 1983ko Fisikako Nobel Saria partekatu zuen William A. Fowler-ekin beraien lanagatik izarren estruktura eta bilakaeran. Bere ekarpen matematikoei esker izarren eboluzioan, gaur egun modelo teoriko ugari garatu dira izar masiboen egoera berandu eta zulo beltzentzat [1][2]. Kontzeptu, instituzio eta asmakizun asko bere izena daramate, ala nola Chandrasekharren muga edo X izpiko Chandra behatokia [3].

Subrahmanyan Chandrasekhar

Bizitza
JaiotzaLahore1910eko urriaren 19a
Herrialdea Britainiar Raj  1947)
 India  1953)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1953 -
Lehen hizkuntzaTamilera
HeriotzaChicago1995eko abuztuaren 21a (84 urte)
Hobiratze lekuaWheeling Township Arlington Heights Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaCS Ayyar
Ezkontidea(k)Lalitha Doraiswamy (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaHindu Higher Secondary School (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea 1933) doktore
Presidency College (en) Itzuli
(1921 - 1930)
Trinity College
(1930 - 1933)
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy (en) Itzuli
TesiaPolytropic distributions (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRalph H. Fowler
Arthur Stanley Eddington
Doktorego ikaslea(k)Donald Osterbrock
Bimla Buti (en) Itzuli
Donat Wentzel (en) Itzuli
Jeremiah P. Ostriker (en) Itzuli
Guido Münch
Steven Lawrence Detweiler (en) Itzuli
Russell Kulsrud (en) Itzuli
Anne Barbara Underhill (en) Itzuli
John Charles Miller (en) Itzuli
Norman Ronald Lebovitz (en) Itzuli
Morris L. Aizenman (en) Itzuli
Yavuz Nutku (en) Itzuli
John L. Friedman (en) Itzuli
Arthur Code (en) Itzuli
Merle Gold (en) Itzuli
Surindar Kumar Trehan (en) Itzuli
Yousef Sobouti (en) Itzuli
Eberhart Jensen (en) Itzuli
H. Lawrence Helfer (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Arthur Stanley Eddington
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, astronomoa, astrofisikaria, akademikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Trinity College  (1933 -  1937)
Yerkes Observatory (en) Itzuli  (1937 -  1942)
Chicagoko Unibertsitatea  (1942 -  1985)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
American Astronomical Society
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Mundu Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Musicbrainz: fbcf18d1-a21e-4da1-8fd7-e22130d165ce Find a Grave: 90500965 Edit the value on Wikidata

Bere bizitzan zehar fisikako gai askotan egin zuen lan, ekarpenak eginez gaur egungo ezagutzan, adibidez, izarren egituran, nano zurietan, izar-dinamikan, hidrodinamikan, erlatibitate orokorrean edo grabitazio uhinen talka teorian. Cambridgeko Unibertsitatean modelo teoriko bat garatu zuen nano zurien egitura azaltzeko. Honetan, izar horiek duten materia endekatuaren elektroien masa-aldaketa erlatibista kontuan hartu zuen, eta ikusi zuen nano zuri baten masak ezin zituela 1.44 eguzki masak gainditu: Chandrasekharren muga. Bestalde, izarren dinamikaren ereduak berrikusi zituen, Esne Bidearen eremu grabitatorioen gorabeherak kontsideratuz bere inguruan biraka dauden izarretan. Dinamika-problema honentzako soluzioa hogei ekuazioen bidez aurkeztu zuen, "marruskadura dinamiko" izeneko terminoa sartuz. Honek eragina dauka bai izarren balaztatzean bai izar-kumuluen egonkortasunean.

Presidency College unibertsitatean ikasi zuen, Madras-en, baita Cambridgen ere. Urte ugari eman zituen Chicagoko Unibertsitatean irakasle bezala, eta The Astrophysical Journal albistearen editore izan zen 1952 eta 1971 urteen artean. Chicagon bizi izan zen bere heriotza arte 1995an, 84 urte zituela [4].

Izenaren etimologia

aldatu

Bere izena eta abizena ―[subrajmánian chándra shékjar] moduan ahozkatzen direnak― Shiva jainkoaren bi izen dira.

Sanskrito hizkuntzan, Subrahmanyan (सुब्रह्मण्य)[5] 'apaizen aldekoa' esan nahi du. Zehazki, su: 'oso' esan nahi du, eta brahmanya: 'brahmanekin adiskidetsua'[6].

Chandrasekhar (चन्द्रशेखर)[7], aldiz, 'ilargia koro bezala daraman hori' esan nahi du. Zehazki, chandra: 'ilargia'[8] eta shékhar: 'koroa' edo 'diadema'[9] esan nahi dute. Esan bezala, Shiva jainkoaren izen bat da hau, eta sarritan ilargi-erdi batekin buruan irudikatzen da.

Lehenengo urteak eta hezkuntza

aldatu

Chandrasekhar 1910ko Urriaren 19an jaio zen Lahoren, Raj Britaniarrean (gaur egungo Pakistan) [10]. Bere aitaldeko osaba Chandrasekhara Venkata Raman zen, Nobel saridun fisikari indiarra. Bere gurasoak, aldiz, lanpostu arruntak zituzten: aita funtzionarioa eta ama itzultzailea. 10 anai-arreba osatzen zuten familia: 4 mutil eta 6 neska [11]. Chandrasekharrek bere lehen 12 urtetan etxean jaso zuen hezkuntza: bere aitak matematika eta fisika irakasten zitzaion eta amak Tamilera (hango hizkuntza) [12]. 1918an Madrasera mugitu ziren, eta 1922-1925 urteen bitartean Hindu High School-en ikasi zuen. 1925-1930 urteetan Presidency College eskolan egon zen (Madrasek Unibertsitatearekin lotua), non bere lehenengo paperra idatzi zuen: “The Compton Scattering and New Statistics”. Hau 1929an idatzi zuen Arnold Sommerfelden aholku eta ikasbidearekin, Madrasen eman baitzuen klaseren bat, eta Chandrasekharrekin berbetan egon zen hotel batean zenbait problemei buruz [13]. 1930ko ekainean fisikako lizentziatura lortu zuen, eta hurrengo hilabetean Indiako Gobernuko beka bat jaso zuen Cambridgeko unibertsitatean ikasketak jarraitzeko. Bere Ingalaterrarako bidaietan nano zurien elektroi gas endekatuaren mekanika estatistikoa aztertu zuen, Ralph H. Fowler-en aurretiko lanari zuzenketa erlatibistak gehituz.

Ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean

aldatu

Bere lehen urtean, Fowler-en ikerketa-ikaslea zela, batezbesteko opakutasunak kalkulatzen egon zen, baita lortutako emaitzak erabiltzen izar endekatu baten masa-limitearen eredu hobetu bat eraikitzeko. Sarritan Royal Astrnomical Society-ren bileretara joaten zen, non fisikari garrantzitsu ugari ezagutu zituen. 1931an, bigarren urtearen udan, Max Born-en institutuan egon zen Göttingen-en, opakutasun, xurgapen koefiziente atomiko eta izarren fotosferen ereduak lantzen. Azken urtea, Paul Diraci esker, Kopenhageko Fisika Teorikoko Institutuan eman zuen, non Niels Bohr ezagutu zuen.

Izar endekatuei buruz egindako lanari esker brontzezko domina jaso zuen 1933an, eta jarraian Cambridgeko PhD gradu-titulua jaso zuen. Bere tesia R.H. Fowler eta Arthur S. Eddington zuzendu zuten, eta politropo auto-grabitante birakariei buruz idatzitako lau paperretan oinarritu zen. Eddingtonekin gatazka zorrotza izan zuen 1935an Royal Astronomical Society-an, zeinean Eddingtonek irrigarri utzi zuen Chandrasekhar-en limitearen kontzeptua [12]. Aurrerago Eddington oker zegoela frogatu bazen ere, Chandrasekhar-ek Erresuma Batutik kanpo lan egitea kontsideratu zuen.

Karrera eta ikerkuntza

aldatu

1930an Chandrasekharrek Cambridgeko Unibertsitateko Trinity Collegen sartu zen. Denbora horretan Arthur Eddingtonen liburu bat irakurri zuen, The Internal Constitution of Stars, asko eragin ziona. Liburu horretan azaltzen zen nola izarrek Lurraren tamainako objektu bihurtuta (nano zuriak) bukatzen zutela haien bizitzak, behin daukaten energia iturriak agortuta. Chandrasekharrek zuzenketa kuantiko zein erlatibistak sartu zituen bere kalkuluetan, eta ikusi zuen bakarrik masa txikiko izarrek bukatu ahal zutela Eddingtonek esan zuen moduan. Kalkulu zehatzenetan ikusi zuen 1,4 eguzki masa baino gehiagoko izarrak Lurra baino txikiagoko egituretan kolapsatuko zirela. Hau Chandrasekharren muga bezala da ezaguna, eta neutroi izar eta zulo beltzen sorkuntzaren iradokizuna izan zen.

1935an Harvadeko Behatokiaren zuzendariak, Harlow Shapley, Chandrasekhar gonbidatu zuen astrofisika teorikoko irakaslea izateko hiru hilabetez. Denboraldi horretan Chandrasekharrek izugarri harritu zuen Shapley, eta ikerketa harreman bat eskaini zioten Harvarden. Indiarrak uko egin zion eskaintzari, debora berean Gerard Kuiper ezagutu baitzuen, nano zurietan aditua zena. Azken honek Yerkes Behatokian berriki hasi zen lan egiten, Wisconsinen, Chicagoko Unibertsitatearena dena. Kuiperrek hango zuzendariari, Otto Struve, Chandrasekharri buruz berba egin zion, eta honek lan bat eskaini zion. Hasiera batean ezetz ezan zuen eta Ingalaterrara bueltatu zen, baina azkenean lanpostua hartu zuen eta 1936ko abenduan Astrofisika Teorikoko irakasle laguntzaile bezala hasi zen lan egiten[13]. Chicagoko Unibertsitatean eman zuen bere gainerako bizitza osoa. Han ikerkuntza bide berri bat hasi zuen, eta egindakoarekin The Principles of Stellar Dynamics lana aurkeztu zuen 1942an.

Bigarren Mundu Gerra iraun zuen bitartean Chandrasekharrek Ballistic Research Laboratory laborategian egon zen, Marylanden. Han problema balistikoetan aritu zen lanean, zeinetatik txosten ugari idatzi zituen, ala nola 1943ko Optimum height for the bursting of a 105mm shell edo On the Determination of the Velocity of a Projectile from the Beat Waves Produced by Interference with the Waves of Modified Frequency Reflected from the Projectile. Denboraldi horretan ere, Chandrasekharren hidrodinamikari buruzko ezagutza sakona zela eta, Robert Oppenheimerrek Manhattan Proiektuan lan egitea eskaini zion. Ala ere, ez zen inoiz proiektu horren parte izan, segurtasun baimenetan atzerapenak gertatu zirela eta.

1950eko hamarkadaren hasieran Chandrasekharrek izarren barneko erradiazio garraioa ikertu zuen sakonean. Ala ere, bere lana edozein ingurunearen zeharreko erradiazio transmisioak aztertzeko erabili ohi da. Aurrerago, magnetismoaren eragina galaxietan aztertu zuen, batez ere haien forma eta bilakaera. Honela beste argitalpen ospetsua egin zuen: Hydrodynamics and Hydromagnetic Stability. 1952 eta 1971 urteen artean Chandrasekhar The Astrophysical Journal albistearen editorea izan zen[14]. Denboraldi horretako gertaera aipagarria da Eugene Parkerrek eguzki haizea aurkitu zuenean, 1957an, bi editore ospetsuk paperra atzera bota zutela, baina Chandrasekharrek akats matematikorik aurkitu ez zituenez lana onartu zuen eta 1958an argitaratu zen[15].

Hurrengo urteetan zehar saiatu zen deskubritzen nola errotazioak planeta, izar, galaxia eta galaxia kumuluetan eragiten zuen. 1970eko hamarkadan, Chandrasekharrek izarren bizitzaren bukaera eta haien kolapsoa aztertzera bueltatu zen. Lan hau bere argitalpen famatuenera eraman zion: The Mathematical Theory of Black Holes, 1983an argitaratua. Lan honengatik urte bereko Fisikako Nobel Saria jaso zuen, William Fowler-ekin partekatuta. Chandrasekharren azken liburua Newton's Principia for the Common Reader izan zen, 1995ekoa.

Bizitza pertsonala

aldatu

Chandrasekharren osaba Chandrasekhara Venkata Raman Fisikako Nobel Saria jaso zuena 1930an.

1936ko irailean Lalitha Doraiswamyrekin ezkondu zen, Presidency College unibertsitatean ikasten zeudela ezagutu zuena. 1953an Estatu Batuertako herritartasuna lortu zuen. Bere inguruko batzuek pertsona maitekor, baikor, eskuzabal, apal, zehatz eta zabal moduan deskribatzen zuten, baina beste batzuek isila, zazpikia eta burugogorra zela esaten zuten [16]. Ere esaten da errukigabekoa zela bere lana irrigarri uzten zutenekin [17].

Bihotzeko baten ondorioz hil zen Cambdrigeko Unibertsitateko Hospitalean 1995an, beste bat gainditu bazuen ere 1975an [16]. Bere emaztea 2013ko irailean hil zen 102 urteekin [18]. Literaturako eta mendebaldar musika klasikoko ikasle aditua zen bera.

Beste datu nabariak Chandrasekharri buruz dira barazkijalea zela [19] eta sarritan argi utzi zuela bere ateismoa.

Sariak

aldatu

Nobel saria

aldatu

Chandrasekhar Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1983an, izarren egitura eta bilakaerari buruzko prozesu fisikoen inguruan egindako ikerketei esker. Chandrasekharrek kondekorazioa onartu eta jaso zuen, baina bakarrik bere lehenbiziko lanak saritu zirela mindu zion, eta bere karrera luzearentzako iraintzetzat hartu zuen hori. Saria Wiliam A. Fowlerrekin partekatu zuen.

Bestelako sari eta ohoreak

aldatu

Zenbait argitalpen

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Chandrasekhar, S. (1958) [1939]. An Introduction to the Study of Stellar Structure. New York: Dover. ISBN 978-0-486-60413-8
  • Chandrasekhar, S. (1975) [1960]. Plasma Physics. Chicago: The University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-10084-5
  • Chandrasekhar, S. (1981) [1961]. Hydrodynamic and Hydromagnetic Stability. New York: Dover. ISBN 978-0-486-64071-6
  • Chandrasekhar, S. (1998) [1983]. The Mathematical Theory of Black Holes. New York: Oxford University Press. ISBN 978-0-19-850370-5
  • Chandrasekhar, S. (1983) [1983]. Eddington: The Most Distinguished Astrophysicist of His Time. Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-25746-6
  • Chandrasekhar, S. (1990) [1987]. Truth and Beauty. Aesthetics and Motivations in Science. Chicago: The University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-10087-6
  • Chandrasekhar, S. (1995). Newton's Principia for the Common Reader. Oxford: Clarendon Press. ISBN 978-0-19-851744-3
  • Spiegel, E.A. (2011) [1954]. The Theory of Turbulence : Subrahmanyan Chandrasekhar's 1954 Lectures. Netherlands: Springer. ISBN 978-94-007-0117-5
  • Chandrasekhar, S. (1939). "The Dynamics of Stellar Systems. I–VIII". The Astrophysical Journal. 90 (1): 1–154. ISSN 0004-637X
  • Chandrasekhar, S. (1943). "Stochastic Problems in Physics and Astronomy". Reviews of Modern Physics. 15 (1): 1–89. ISSN 0034-6861
  • Chandrasekhar, S. (1993). Classical general relativity. Royal Society.
  • Chandrasekhar, S. (1979). The Role of General Relativity: Retrospect and Prospect. Proc. IAU Meeting.
  • Chandrasekhar, S. (1943). New methods in stellar dynamics. New York Academy of Sciences.

Erreferentziak

aldatu
  1. V, Vishveshwara, C.. (2008-08-12). Leaves from an unwritten diary- S.Chandrashekhar: Reminiscences and reflections. Current Science Association PMC 715016214. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. Horgan, John. (1994-03). «Confronting the Final Limit» Scientific American 270 (3): 32–33.  doi:10.1038/scientificamerican0394-32. ISSN 0036-8733. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  3. Sreenivasan, Katepalli R.. (2019-01-05). «Chandrasekhar's Fluid Dynamics» Annual Review of Fluid Mechanics 51 (1): 1–24.  doi:10.1146/annurev-fluid-010518-040537. ISSN 0066-4189. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  4. Subrahmanyan Chandrasekhar. (argitaratze data: 2017-10-19).
  5. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 1229 or..
  6. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 741 or..
  7. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 387 or..
  8. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 386 or..
  9. Monier-Williams, Monier. (1899). Sanskrit-English Dictionary. Oxford: Clarendon Press, 1088 or..
  10. «Who was S. Chandrasekhar?» The Indian Express 2017-10-19.
  11. Subramanyan Chandrasekhar Biographical. The Nobel Prizes 1983.
  12. a b S Chandrasekhar: Why Google honours him. .
  13. a b Trehan, Surindar Kumar. (1995). Subrahmanyan Chandrasekhar 1910–1995. Biographical Memoirs of Fellows of the Indian National Science Academy, 101–119 or..
  14. Abt, Helmut Arthur. (1995ko abenduaren 1a). Obituary – Chandrasekhar, Subrahmanyan. Astrophysical Journal, 551 or. ISSN 0004-637X. Bibcode1995ApJ...454..551A..
  15. Parker, E. N.. (1958-11). «Dynamics of the Interplanetary Gas and Magnetic Fields.» The Astrophysical Journal 128: 664.  doi:10.1086/146579. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  16. a b Wali, Kameshwar C. (1991). Chandra : a biography of S. Chandrasekhar. University of Chicago Press ISBN 978-0226870540..
  17. S. Chandrasekhar : the man behind the legend. Imperial College Press ISBN 978-1860940385..
  18. «Nobel laureate's wife Lalitha Chandrasekhar dies at 102» The Hindu 2013ko irailaren 7an.
  19. Sullivan, Walter. (1995ko abuztuaren 22an). Subrahmanyan Chandrasekhar, 84, Is Dead; Noble Laureate Uncovered 'White Dwarfs'. The New York Times.
  20. Tayler, Roger John. (1996). Subrahmanyan Chandrasekhar. 19 October 1910 – 21 August 1995. Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society, 80-94 or.  doi:10.1098/rsbm.1996.0006. ISSN 0080-4606. https://royalsocietypublishing.org/doi/10.1098/rsbm.1996.0006.
  21. "APS Member History". search.amphilsoc.org.
  22. "Subrahmanyan Chandrasekhar". American Academy of Arts & Sciences.
  23. "Grants, Prizes and Awards". American Astronomical Society.
  24. "Past Winners of the Catherine Wolfe Bruce Gold Medal". Astronomical Society of the Pacific.
  25. "Winners of the Gold Medal of the Royal Astronomical Society". Royal Astronomical Society.
  26. "S. Chandrasekhar". www.nasonline.org.
  27. "Past Recipients of the Rumford Prize". American Academy of Arts and Sciences.
  28. "The President's National Medal of Science: Recipient Details – NSF – National Science Foundation". www.nsf.gov.
  29. "Henry Draper Medal". National Academy of Sciences.
  30. "Golden Plate Awardees of the American Academy of Achievement". American Academy of Achievement.

Kanpo estekak

aldatu