Materia endekatu

Dentsitate handiko materia, non presioa partikulak elkarrengana biltzeko muga jartzen duen Pauliren esklusio-printzipioari zor zaion. Printzipio horren arabera, bi fermioi ezin dira aldi berean egoera kuantiko berean izan.

Materia endekatu esaten zaio presioaren frakzio garrantzitsu bat Pauliren bazterketa printzipiotik datorrenari, ezartzen duena bi fermioik ezin dituztela zenbaki kuantiko berbera izan.

Kondizioen arabera, zenbait partikularen endekapenak objektu trinko baten presioa eragin dezake, eta, hala, nano zuri bat elektroien endekapenak eusten dio; neutroi-izar bat, berriz, ez da kolapsatzen, endekatutako neutroien presioaren eta barioien arteko elkarrekintza bortitzaren aldarapenagatiko presioaren efektu konbinatuagatik.

Egoera kuantikoetako murriztapen horien ondorioz, partikulek oso momentu handiak hartzen dituzte, ez baitute kokapen-faseko beste kokalekurik. Esan daiteke gasak, posizio gehiago hartu ezin dituenez, c abiadura mugatuta dagoen uneetan hedatu behar dela. Hala, materia hain konprimituta dagoenez, energetikoki baxuak diren egoerak berehala betetzen dira, eta, beraz, partikula asko egoera oso energetikoetan jarri behar dira, eta horrek jatorri kuantikoko presio gehigarria dakar. Materia behar adina endekatuta badago, presio hori gainerako kontribuzio guztien gainetik nagusituko da. Presio hori, gainera, tenperaturarekiko independentea da eta soilik dentsitatearen mendekoa.

Dentsitate handiak behar dira materiaren endekapen-egoeretara iristeko. Elektroiak endekatzeko, 106 g/cm³ inguruko dentsitatea beharko da (1.000 kg/cm³) neutroien dentsitaterako, are gehiago, gutxi gorabehera 1014 g/cm³ (100.000.000 tona/cm³).

Kanpo estekakAldatu