X Izpiko Chandra Behatokia
X izpiko Chandra Behatokia (CXC bere ingelesezko siglengatik), NASAk 1999ko uztailak 23an jaurtitako satelite artifizial bat da. Bere izena Subrahmanyan Chandrasekhar indiar fisikariaren omenez jasotzen du, astrofisikaren sortzaileetako bat, nano zuriak neutroi izar bihurtzen diren mugako masa zehaztu zuena. Gainera, Chandrak, sanskritoz ilargia esan nahi du.
X Izpiko Chandra Behatokia | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | TRW Inc. (en) , Kodak eta Ball Aerospace & Technologies (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Compton Gamma Izpien Behategia |
Hurrengoa | Spitzer espazio teleskopioa |
Espazio jaurtiketa | 1999ko uztailaren 23a |
Kudeatzailea | Smithsonian Astrophysical Observatory (en) eta Marshall Space Flight Center (en) |
Honen parte | Behatoki Handiak programa |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 4,3 () × 19,5 () × 13,8 () m |
Masa | 5.864,9 kg, 4.789,9 kg eta 976,6 kg |
Propulsatzailea | spacecraft solar array (en) (2) nickel–hydrogen battery (en) (3) |
Chandra Behatokia NASAren Behatoki Handietatik hirugarrena da. Lehena Hubble espazio teleskopioa izan zen, bigarrena Compton Gamma izpiko Behatokia, 1991n jaurtia eta jada desegina. Azkena Spitzer espazio teleskopioa da. Jaurtiketa baino lehen Chandra behatokia AXAF bezala ezagutzen zen Advanced X-ray Astronomical Facilityren ingelesezko siglengatik.