Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan ikasi zuen, eta ingeniaritza zibileko eta matematikako tituluak eskuratu zituen. Ondoren, Chicagoko Unibertsitatera joan zen Matematikako master bat egitera, eta han Astronomiako eta Astrofisikako doktoregoa lortu zuen.

1946. urtetik aurrera Amerikako eta Europako espazio-behatoki nagusietan lan egin du. Bestalde, Heidelbergeko (Alemania) Unibertsitateko ohorezko irakaslea da. Astrofisikako interesa S. Chandrasekhar pakistandarrarekin (Nobel Saria 1983an) lan egin ondoren sortu zitzaion; orduz geroztik, ikerketa-alor ugari landu baditu ere, izarren materia eta izar artekoa, galaxiaren egitura eta eguzkiaren fisika izan dira München azterketa gai nagusiak.

1989an Espainiara joan zen izarren arteko materia ikertzera Almeriako Astronomia zentroan. Urte horretan bertan, Asturiasko Printzea saria eman zioten. Ameriketako Estatu Batuetako Arteen eta Zientzien Akademiako eta Estatu Batuetako Akademia Nazionaleko kide da; horrez gainera Hirugarren Munduko Zientzien akademiaren sortzaile da. Lan ugari idatzi ditu, horien artean nagusiak: Izarren arteko xurgatze-lerroak urruneko izarretan (1957), Artizarraren espektroaren analisi bat (1964), Galaxiaren egitura eta izarren arteko xurgatze-lerroak (1965), Atmosferaren egitura planeta handietan (1969) eta Helioaren ugaritasuna Jupiterren (1973).

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.