Mahuka
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Mauka (argipena)»
Mahuka jantzi zatia da, beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duena.
Mahuka motak
aldatuHauek dira ezagunenak:
- Mahuka luzea. Eskumuturreraino ailegatzen da.
- Mahuka motza. Ukondoraino ez da heltzen.
- Mahuka hiru laurden . Eskumuturreraino heldu gabe ukondoa edo gehiago estaltzen duena.
- Mahuka lerdena. Mahuka zabala, ez eskumuturrean ezta ere besoan itsasten ez dena.
- Aingeruaren mahuka. Emakumeen etxeko mantaletan asko zabaltzen direnak.
- Mahuka galdua. Jaken atzekaldetik zintzilik gelditzen zirenak. Ohikoak ziren nekazari munduan.
- Raglan mahuka edo ranglan. Ez da mozten besagainean eta leporaino heltzen da.[1]
Esapideak
aldatu- Mahuka: Oso gauza merkea, pagotxa, aukera.
- Mahuka zabala: Beharkizun gutxikoa, laxoa izan.
- Mahuka-hutsik: Alkandoraren gainean jakarik edo beste jantzi mahukadunik ez eramatea.
Ikus, halaber
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/6/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.