Balenciaga Cristobal Balentziaga jostun eta diseinatzaileak sortutako moda-etxea da. Egun, Kering konpainia frantsesaren esku dago.

Balenciaga
Datuak
Motanegozioa, moda-etxea eta enpresa
Jarduera sektoreaModa, Luxua eta Wholesale (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (en) Itzuli
JabeaKering
Historia
Sorrera1917
1919
Sortzailea
SorlekuaDonostia
webgune ofiziala
Facebook: Balenciaga Instagram: balenciaga Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Balentziagak Donostian zabaldu zuen bere lehenengo denda, 1915. urtean. 1932an Madrilen beste denda bat zabaldu zuen.

1937an Parisen zabaldu zuen bere enpresa, arrakasta handiz.[1] Egoitza nagusia han kokatu zuen, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi. Moda-etxea 1968 urtean itxi zen, eta lau urte geroago, 1972 urtean, Balentziaga bera hil zen.

1987an Michel Goma japoniarrak marka berreskuratu zuen, arrakasta gutxirekin. 90. hamarkadan ordea, lehenengo Josephus Melchior Thimisterren zuzendaritzan eta ondoren, Nicolás Ghesquière-rekin fama handia hartu zuen. Azken honek, 2012an utzi zuen marka, zuzendaritzarekin desadostasunak zirela eta. Denboraldi batzuetan, Alexander Wang aritu zen zuzendari, baina kontratua ez zioten berritu eta ordutik, Demna Gvasalia da zuzendaria, Vetements markaren sortzailea.[1]

Kritikak aldatu

2022ko azaroan, ustez, haurren aurkako indarkeria sustatu izanagatik hainbat kritika jaso zituen, boikot deiak ere. Izan ere, Gabriele Galimberti argazkilariaren kanpainian bondage, BDSM, sexu-abusu, haurren pornografia eta pedofiliaren aldeko mezuak antzematen dira. Ondorioz, barkamena eskatu eta gabonetako kanpainarekin harremandutako guztia ezabatzeaz gain, Twitter eta Instagram kontuak ere ezabatu zituen konpainiak.[2][3][4] Adidasekin egin duen beste kanpaina batean ere, pedofiliaren aldeko mezuak antzematen dira. Kasu honetan konpainiak ekimen legalak aurrera eramango dituela esan du, ustez, onartuta ez zeuden argazkiak argitaratu zirelako.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Modapedia de Balenciaga» Modapedia 2013-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  2. (Gaztelaniaz) Am, Por; Prado, a. (2022-11-24). «Balenciaga pide disculpas y retira su última campaña que mezcla niños, sado y pornografía» ELLE (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Niños con objetos sadomasoquistas, la nueva polémica de Balenciaga» La Vanguardia 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  4. (Gaztelaniaz) «Balenciaga, obligado a retirar "inmediatamente" su polémica campaña en la que mezcla niños con el sado y la pornografía infantil» ELMUNDO 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).
  5. (Gaztelaniaz) Barrios, Elena. (2022-11-25). ««Nos disculpamos sinceramente»: Balenciaga retira una campaña en la que aparecían niños con accesorios sadomasoquistas» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-11-25).

Kanpo estekak aldatu