Eva
- Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eva (argipena)».
Eva[1] (hebreeraz: חַוָּה, Ḥawwāh, arabieraz: حواء) abrahamdar erlijioetako pertsonaia nagusietariko bat da. Izan ere, Judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren arabera, Eva izan zen lehendabiziko emakumea, Jainkoak egina. Haren istorioa Bibliaren Hasiera liburuan eta Koranen agertzen da. Adam zuen gizona.
Eva | |
---|---|
Biblia | |
![]() Lucas Cranach Zaharraren Adam eta Eva. | |
Argitalpena | |
Agertzen da |
ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza |
Eden, 1 [K. a. 3760] (Hebrear egutegia) K. a. 4004 (Ussher-Lightfooten kronologia) |
Sexua edo generoa | Emakumea |
Datu pertsonalak | |
Seme-alabak |
Kain Abel Seth |
Bibliak honela azaltzen du Evaren sorrera:
« | Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna». Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik. Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion. Honek esan zuen: |
» |
—Hasiera 2:18,23 |