Kanpai-horma eraikin baten hormez gain bertikalki altxatzen den arkitektura elementu bat da, pinakuluan amaitzen dena. Kanpaiak jartzeko baoak izaten ditu, eta zenbait eliza eta baselizetan kanpandorre funtzioa ere betetzen du, baina, horiek ez bezala, kanpai-hormek ez dute barnealdeko sarbiderik.

Nafarroako Igantzi udalerriko San Migel Goiangeruaren elizaren kanpai-horma.

Erromanikoarekin erabiltzen hasi ziren eta estilo honetako soiltasunaren ezaugarrietako bat da.

Euskal Herrian aldatu

Oso bereziak dira Zuberoako Hirutako zeinutegiak, hiru punta dituzten kanpai-hormak.

Arabako zenbait elizetan, elizaren nabeari itsatsitako horma beregaina dira kanpai-hormak, hala nola Jugoko elizan, edo Olanokoan.

   
Gotaineko eliza, Hirutako zeinutegiarekin; eta Jugoko kanpai-horma beregaina, zikoina eta guzti.


Kanpo estekak aldatu